Breadcrumb

w_jornadas_biblioteca

UPV/EHUko biblioteka: Ezagut eta erabil ezazu!

Zientzia eta Teknologia Fakultateak, Leioako biblioteka nagusiarekin elkarlanean, bi jardunaldi antolatu ditu ikasleentzat eskuragarri diren UPV/EHUko bibliotekako zerbitzuak eta bibliografi baliabideak ezagutarazteko.

Lehen jardunaldia 2018ko urriaren 10ean izango da, asteazkena, 12:00etatik 13:00etara, eta orduantxe ikusiko da bibliotekak nolako zerbitzuak eskaintzen dizkien ikasleei eta horiek nola erabili. Jardunaldi horretan, plazen esleipenean 1. mailako ikasleek izango dute lehentasuna, hau da, 2018-2019 ikasturtean biblioteka ikusteko bisita programaturik ez dutenek.

Bigarren jardunaldian, 2018ko urriaren 24an (gaztelaniaz) eta urriaren 31n (euskaraz), 12:00etatik 13:30era, ikasiko duzu bibliografi bilaketak egiten, Refworks erreferentzien kudeatzailea erabiltzen, iturriak aipatzen eta bibliografia bat prestatzen. Hori guztia beharko duzu, baldin eta zure lan akademikoak bikainak izan daitezen nahi baduzu.

Parte hartzeko, izena eman behar duzu honi erantsitako formularioa betez.

Informazio osagarria