Breadcrumb

w_doble_titulacion_internacional_quimica

Kimikako nazioarteko titulazio bikoitza, L'Université de Strasbourg eta UPV/EHUren artekoa

Erakunde eta zentro parte-hartzaileak

Irudia

Lor daitezkeen titulazioak

  • "Diplôme d’ingénieur-Grade de Master“ del l’univeriité de Strasbourg/Unistra (France), "Kimikako Gradua“ eta "Kimika eta Polimeroak unibertsitate-masterra”
  • "Diplôme d’ingénieur-Grade de Master“ del l’univeriité de Strasbourg/Unistra (France), "Kimikako Gradua“ eta "Kimika Sintetiko eta Industrialeko unibertsitate-masterra”
Irudia

Ikasketen egitura

UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak 240 ECTS kredituko Kimikako Gradua eskaintzen du lau urtetan banatuta. Bestalde, Master eta Doktorego Eskolak “Kimika eta Polimeroak” eta “Kimika Sintetiko eta Industriala” unibertsitate-masterrak eskaintzen ditu, bakoitza 60 ECTS kreditukoa.

La École Européenne de Chimie, Polymères et Matériaux (ECPM) de l’université de Strasbourg-ek (UNISTRA, Francia) 180 ECTS kredituko Diplôme d’ingénieur-Grade de Master diploma eskaintzen du. Titulazio hori hiru urtetan banatuta dago eta ezinbestekoa da aurrez unibertsitateko ikasketetan 120 ECTS kreditu eginak izatea.

Bi unibertsitate horien eskaintzaren oinarrizko egitura irudi honetan adierazita dago:

Irudia

Université de Strasbourgeko ikasleak UPV/EHUra etortzea

Irudia

UPV/EHUko ikasleak Université de Strasbourgera joatea

Titulazio bikoitza lortzeko, UPV/EHUko Kimikako Graduko ikasleek (Zientzia eta Teknologia Fakultatea) bi ikasturte akademiko osatu beharko dituzte Université de Strasbourgen, eta horrez gain, aurrez aipatutako UPV/EHUko bi masterren artetik bat egin beharko dute.

Irudia

Titulaziora sartzeko baldintzak (bost plaza)

UPV/EHUko irakasle-batzorde bat arduratuko da ECPMn sartuko diren ikasle espainiarrak hautatu eta onartzeaz. Batzorde hori Kimika Zientzien Fakultateko Nazioarteko Harremanetako dekanordeak, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Ekonomia eta Giza Baliabideetako dekanordeak eta aipaturiko Masterretako arduradun akademikoek osatuko dute, besteak beste. ECPMko ordezkari batek berretsiko du ikasleen onespena.

Unistrak ezarritakoari jarraiki, ikasgaiak frantsesez egingo dituzten ikasleek Europako Kontseiluaren Hizkuntzen Portfolio Europarreko B1 mailari dagokion frantses-maila izan beharko dute. Hori onartua izateko gutxieneko maila bada ere, B2 goragoko maila izatea gomendatzen zaie ikasleei.

Titulazio bikoitza lortzeko, ikasleek B2+ ingeles-maila izan beharko dute ziurtatuta titulu ofizial baten bidez (TOEIC).

UPV/EHUko ikasleek, titulazio bikoitzaren programaren barruan, hainbat laguntza eta beka (Erasmus+, …) eskatzeko aukera izango dute.

 

2018/2019 ikasturterako erabilgarri dagoen hitzarmena