Lehen mailatik gorako mailetako matrikula (automatrikula)
Matrikula 2025eko uztailaren 22tik 29era bitartean egingo da.
Matrikula egiteko egun eta orduaren jakinarazpen ofiziala Internet bidez egingo da, 2025eko uztailaren 15ean, unibertsitatearen webgunean.
Ikasle bakoitzak matrikula zein egun eta ordutan egin behar duen zehazteko, 2025eko uztailaren 15ean unibertsitateak ikasle guztiak ordenatuko ditu, espedientean data horretan azaltzen diren kalifikazioetan oinarrituta, eta Graduko Ikasketen Gestiorako Arautegian agertzen den formula aplikatuta aterako den ordenaren araberako lehentasuna izango dute matrikula egiteko.