Breadcrumb

w_mision_vision_valores

ZTFaren eginkizuna, ikuspegia eta balioak

EGINKIZUNA

Zientzia eta Teknologia Fakultatea-Facultad de Ciencia y Tecnología UPV/EHUko zentro bat da eta bere eginkizuna zientzia eta teknologia arloetan ezagutza sortzea, garatzea eta zabaltzea da. Bere erantzukizuna da espiritu kritikoa duten zientzialariei eta profesionalei erabateko prestakuntza ematea. Bere kudeaketaren oinarria dira irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren berrikuntza eta zerbitzatzen duen gizartearen premiei erantzutea.

IKUSPEGIA 2020

Ikasleek bere kalitateagatik eta bere irakaskuntza-eskaintza zabalagatik ikastegi bikaintzat hartzea.
Komunitate zientifikoak bere ikerketa-maila altuagatik eta bere aniztasunagatik aintzat hartzea.
Enplegatzaileek arlo zientifiko eta teknologikoan ematen duen formakuntzagatik erreferentzia-zentrotzat hartzea.
Gizarteak unibertsitate-ikastegi prestigiotsutzat hartzea.
Unibertsitate-komunitateak bere kudeaketa aurreratuagatik eta bere etengabeko hobekuntza espirituagatik erreferentzia-fakultatetzat hartzea.

BALIOAK

  • Konpromisoa eta erantzukizuna: betebeharrak bere gain hartzeko prest egotea eta horiek betetzea, egiten edo erabakitzen denari arreta emanez.

  • Malgutasuna eta aldaketara egokitzeko gaitasuna: behar berriei erantzutearren beste eginkizun batzuetan aritzeko, ohiturak aldatzeko edo prozedurak aldatzeko prest egotea.

  • Berrikuntzaren izenean ekimena, jakin-mina eta bilatzeko gaitasuna: gauza berriak asmatu edo aurkitu, gauzatu eta errealitatea eraldatzeko erabili nahi izatea eta horretarako prest egotea.

  • Lankidetza eta koordinazioa: helburu bera erdiestearren beste pertsona edo talde batzuekin elkarlanean aritu nahi izatea eta horretarako prest egotea, eraginkortasun eta ordena irizpideak aplikatuta.

  • Komunikatzeko borondatea eta gardentasuna: gainerakoekin informazioa eta ezagutza konfiantza osoan eta zinez nahi izatea.

  • Kide izatearen sentimendua: erakundeari nahitasuna hartzea, bere interesak defendatzea eta erakundearen beraren zein ekintzen eta lorpenen kide izateaz harro egotea.