Paraninfoa
Paraninfoa garrantzi bereziko ekitaldiak egiteko erabiliko da.
Erabileraren lehenespena ekitaldiaren izaeraren, kalitate
zientifiko-tecnalogikoaren eta EHUrentzat duen eragin sozialaren
arabera egingo da.
Paraninfoa erabiltzeko baimena emateko,
ezinbestekoa izango da ekitaldian 100 parte-hartzaile baino gehiago
egotea.
Sinaduran gela bat erreserbatzen bada jarduera baterako,
fakultateak eskubidea izango du jarduera hori beste areto edo gela
batera lekualdatzeko, baldin eta behar bezala justifikatutako premia
badago lehentasun handiagoko jarduera baterako. Ohar horrek mota
guztietako eskaerei eragiten die, bai kanpoko erakundeetakoei, bai
unibertsitate-komunitateko kideetakoei, bai Fakultateko
langileetakoei. Gatazkarik izanez gero, edo aretoa erreserba hori dela
eta lehentasun handiagoa izango zenukeela ikusten baduzu, jarri
harremanetan ztf.teknikaria@ehu.eus helbidearekin.
Paraninfoak 275 lagunentzako tokia dauka eta multimedia sistema oso batez hornituta dago, aldi bereko itzulpen sistema barne.
Entzumen urritasuna, audiofonoak edo/eta inplante koklearrak dituzten pertsonentzako indukzio magnetiko bi lazo eskuragarri ditugu, informaziora hel daitezen.