w_Premios a los Trabajos de Fin de Grado

Euskal Herriko, Burgos eta Errioxako Kimikari eta Ingeniari Kimikoen Elkargo Ofizialaren GRAL-Gradu Amaierako Lanei sariak

Euskal Herriko, Burgos eta Errioxako Kimikari eta Ingeniari Kimikoen Elkargo Ofizialak (COQIQ) "Kimika eta Ingeniaritza Kimikoko Gradu Amaierako Lanak 2022” izeneko sariketara deitu du.

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK HONAKO HAUEK DIRA:

1. 2021ean edo 2022an Kimikako edo Ingeniaritza Kimikoko GRALa aurkeztu izana eta COQIQ sarien 1. edizioan parte hartu ez izana.

Egiaztagiri gisa, espediente akademikoa aurkeztu beharko da (ez da beharrezkoa ziurtagiririk izatea), GRALaren aurkezpen data jasotzen duena.

2. Lehiaketa eskabidea aurkezteko unean Euskal Herriko, Burgos eta Errioxako Kimikari eta Ingeniari Kimikoen Elkargo Ofizialeko (COQIQ) kide izatea.

3. Erantsitako izena emateko orria betetzea.

4. Gradu amaierako lanaren kopia aurkeztea PDF formatuan, secretaria@coqiq.com helbide elektronikora bidalita, 2022ko azaroaren 4a baino lehen.

Erabakia Euskal Herriko, Burgos eta Errioxako Kimikari eta Ingeniari Kimikoen Elkargo Ofizialeko (COQIQ) kideek osatutako batzorde batek hartuko du, eta apelaezina izango da.

Sariak egiaztagiri bat eta 1.000 euroko poltsa ekonomiko bat izango dira.

Sari banaketa Alberto Handiaren egunean egingo da, UPV/EHU Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika eta Zientzia eta Teknologia Fakultateetan, Burgosko Unibertsitateko Zientzia Fakultatean eta Errioxako Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultatean.

Saritua izanez gero, ezinbestekoa izango da sari-banaketara joatea. Justifikatu gabeko absentzia izanez gero, saria jasotzeko eskubidea galduko da.