Saila(k)
Kimika Fisikoa |
Zientziaren esparrua(k)
Kimika Fisika |
| Ikertzaile Nagusia (IN): Virginia Martínez Martínez |
IN-laguna: Jorge Bañuelos Prieto |
|
Partaideak
Teresa Arbeloa, Leire Gartzia, Rebeca Sola, Edurne Avellanal, Ruth Prieto, Natalia Casado
|
|
Hitz gakoak
Koloratzaileak, fluoreszentzia, fotofisika, simulazio mekanokuantikoak, material fotoaktiboak, optika, bioirudia, terapia fotodinamikoa
|
|
Deskribapena
LUMIMATS taldea espektroskopia molekularrean, kimika konputazionalean eta materialen kimikan adituak diren ikertzailez eta irakaslez osatuta dago. Taldeak ezagutza sakona du sistema fotoniko homogeneo eta heterogeneoen azterketa fotofisikoan eta fotokimikoan, baita material hibrido fotoaktiboen sintesian, funtzionalizazioan eta karakterizazioan ere. Gure laborategian bereizmen handiko teknika fotofisikoak daude argiaren xurgapena eta igorpena aztertzeko hainbat egoeratan, eta denbora-bereizmena ezberdinekin (pikosegundoetatik milisegundoetaraino), UV-ikusgai-NIR tartean. Ikuspuntu esperimental-teorikoa konbinatuz koloratzaile eta funtzio anitzeko materialak garatzen dira, batez ere, argiaren bidez gidatutako aplikazioetara bideratuta, hala nola, osasun eta energiaren arloetan.
|
|
Ikerketa-Lerroak
- Funtzio anitzeko koloratzaileen diseinua eta karakterizazioa
- Bioirudirako, (foto)terapiarako eta teragnosirako funtzionalizatutako nanosistemak
- Material fotoaktiboak aplikazio fotonikoetarako eta fotokatalisirako
|
|
Ekipamendua
- UV-Vis NIR Espektroskopia: Espektrofotometroak (CARY 7000 eta CARY 3000, Agilent Technologies) lagin solido eta likidoetarako. Tenperatura kontrolatu daiteke eta transmisio eta islapen absolutuaren neurketa aurreratuak posible dira hainbat polarizazioren eta eraso-angeluren pean (UMA).
- Fluoreszentzia Espektroskopia: Espektrofluorimetro aurreratuak (FLS 920 eta FS5) honako ezaugarriekin: pikosegundu denbora bereizmena, NIR sentikortasuna, esfera integratzailea, polarizadoreak, tenperaturaren kontrola, kriostatoa 77 K-tan lan egiteko.
- Laser-fotolisia (LP980, Edinburgh Instruments), xurgapen iragankorrerako (ns eskala) eta OPO sistemari (LOTIS TII 2134) akoplatutako Nd:YAG laserra estimulatutako igorpenerako, UV (355 nm, 100 mJ) eta Vis/NIR (410–2000 nm) kitzikapenekin, 1-10 Hz-ra.
- Fluoreszentzia Mikroskopia: Mikroskopio optikoa Epi konfigurazioarekin (Olympus BX51) eta koloretako CCD kamararekin (DP74) espektroflurimetrora akoplatuta, eta konfokala denbora bereizmenarekin (PicoQuant Microtime 200).
- Infragorri-espektroskopia (FTIR, Nicolet iS50, Thermo Scientific) IR eremu ertaina eta urrunerako osagarri ezberdinekin: Erabateko islapen arindua (ATR), isladapen lausotuta (DRIFT), eta sestra-angeluko isladapena (GA-FTIR, VEEMAX III).
- Boltametria ziklikoa (Metrohm Autolab): Bolumen txikiko neurketetarako tamaina txikiko elektrodoekin egokitua (2 ml).
- Fluxu laminarreko kabina (Cruma 670 FL) eta inkubagailu-irabiagailu orbitala (Grant-bio) bakterioen hazkuntzako biotestak egiteko.
- Simulazio teorikoak etekin handiko klusterretan; EHU (ARINA) eta DIPC (Atlas EDR/FDR, Hyperion)
|
|
|
|