w_ranking

RANKING El Mundo 2022. Fakultateko 3 gradu, eskaera gehien dituzten 50 titulazioen artean

El Mundok plazaratu berri du urtero egiten duen Rankinga. Bertan eskaera handiena duten 50 graduetako 5 Unibertsitate onenak ageri dira. Horretarako bi parametro dira nagusienak: Graduaren datuak (%60) eta irakaslegoaren inkestak (%40).

Gure Fakultateko 10 graduetatik 6 graduk lehiatzen dute Ranking honetan: Biologia, Bioteknologia, Fisika, Ingeniaritza Kimikoa, Kimika eta Matematika graduak hain zuzen. Plazaratu berri den El Mundo Rankingean Fakultateko 3 gradu estatuko lehen bosten artean ageri dira, hau da lehiatzen diren 6 graduetatik erdia. Benetan Zoriontzekoa da Fakultatea eta nola ez, marka hori lortu duten graduak.

INGENIARITZA KIMIKOA Gradua estatuko onena bezala ageri da, eta BIOLOGIA Gradua eta FISIKA Gradua, estatuko BOSGARREN onenak bezala.

Eskertzekoa da Gradu guztietako Koordinatzaileek eta Kalitate eta Berrikuntza Dekanordeak eginiko lan itzela Rankingean lehiatu ahal izateko eta ondorioz emaitza oso on hauek lortzeko.