Dibulgazio Reels eta Argazki Zientifiko Txapelketaren II.Edizioa

Dibulgazio Reels eta Argazki Zientifiko Txapelketaren II.Edizioa

Multimedia edukiak sortzeko talentua daukazula uste al duzu?📱

Ba jakin ezazu talentu horri probetxu atera diezaiokezula, eta zer nolako eran!!!

 

Aurten Zimateketik ekartzen dizuegu:

Dibulgazio Reels eta Argazki Zientifikoko II edizioa!!!!⚗️⚗️👩‍🏫

 

Bi txapelketa dira, lehenengoa dibulgazioko reels-ekoak eta bigarrena argazki zientifikokoa, bakoitzak epaimahai baten menpe egongo den 100 EUROKO💰💰 sariarekin eta beste sari batekin publikoaren esku. 

OHARRA: Ezin dira aurkeztu beste txapelketetan aurkeztutako edo hauek irabazi duten lanak. 

 

Nola publikoaren esku??👤👤

Parte hartzen duten reels eta argazki guztiak gure instagramera igoko dira (@zimatek_ztf) eta like gehien dauzkana apirilaren 24an, publikoaren irabazlea izango da.

Nolakoak dira epeak?

Zure argazkia edo reel bidaltzeko, gaurtik apirilaren 19ra arte daukazu (inskripzioa hurrengo FORMULARIOa betez egiten da) 

Reels-ak zein argazkiak sare sozialetara igotzen joango gara martxoaren 30etik aurrera eta egun horretatik aurrera lanak jasotzen ditugun heinean. Momentu horretatik aurrera publikoaren bozketan sartuko dira argazki eta bideo guztiak. Bozketa publikoa apirilaren 24an itxiko da.

Sari banaketa apirilak 29an izango da 11:30etan paraninfoan!!!! Ez galdu!!!🕺🕺

Informazio osagarria