Donostiako Zuzenbide Fakultateko obrei buruzko informazioa (2026-02-06)
Lehenengo argitaratze data: 2026/02/09
Guztiek jakin dezazuen, gure Fakultatean egiten ari diren obrei buruz dugun informazioa eta zentroaren jardueran izango diren ondorioen aurreikuspenak bidaltzen dizkizuegu.
Irakaskuntza
B geletako (lehengo liburutegia) eskolak aldaketarik gabe mantenduko dira Aste Santura arte.
Apirilaren 13tik aurrera, oporren ondoren, Ikasgelategian (Barriola-n) izango dira, honela:
| ZUZENBIDE | BARRIOLA IKASGELATEGIA |
|---|---|
| B1 | 2.2 IKASGELA |
| B2 | 1.3 IKASGELA |
| B3 | 2.3 IKASGELA |
Azterketak
Ezustekorik ez badago, gure asmoa azterketak fakultateko ikasgeletan burutzea da.
Bulegoak
Plangintza aldatu eta lanak lehenik liburutegi zaharrean zentratuko direnez, aldaketek eragingo dieten IIP-k ez dituzte bulegoak utzi beharko apirilaren amaiera arte. Bestalde, eraikuntza-enpresak eta Arkitektura eta Obra Zerbitzuak adierazi digutenez, eragozpenak, batez ere, korridoreen amaiera aldean dauden azken bi bulegoetan izango dira. Irakasle bakoitzari bere kasuari buruzko informazioa emango zaio, eta, egin den bezala, posible diren birkokapenak adostuko dira.
Gertakaria
Dakizuenez, aurreko ostiralean Fakultatea hustu behar izan genuen hornidura elektriko orokorrari kalte egin zion gertaera larri bat zela eta. Dagoeneko konponduta dago.