ERREFUXIATUENTZAKO KLINIKA JURIDIKOA PRESTAKUNTZA IKASTAROA
Data
Noiztik 2026/02/04 Noiz arte 2026/02/06
ERREFUXIATUENTZAKO KLINIKA JURIDIKOA PRESTAKUNTZA IKASTAROA
2025/2026 IKASTURTEA
Aldia: 2026ko otsailaren 4tik otsailaren 6ra
Saio bakoitzaren iraupena: 2 ordu
Lekua: UPV/EHUko Iraunkortasun Ikasgela
Otsailak 4, asteazkena (09:00etatik 15:00etara)
(09:00-10:40) Ikuspegi feministak Nazioarteko Zuzenbidean eta genero-indarkeriari lotutako nazioarteko babes-esparru orokorrera hurbiltzea
Alazne IRIGOIEN DOMÍNGUEZ.
UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Justizia Sozialerako Klinika Juridikoko zuzendaria eta UPV/EHUko Zuzenbidearen Filosofiako irakaslea.
(11:00-12:40) Sexu- eta genero-aniztasunari buruzko prestakuntza. Orientazio afektibo-sexualagatik (erreala edo ustezkoa), genero-identitate edo adierazpenagatik edota sexu-ezaugarriengatik indarkeria eta jazarpena jasaten duten pertsonak
Óscar ARROYUELO SUÁREZ.
UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Justizia Sozialerako Klinika Juridikoko zuzendarikidea eta Euskal LGBTIAQ+ Behatokiko kidea.
(13:00-14:40) Nazioarteko, Europako eskualdeko eta estatuko Zuzenbidearen esparruan iturri bibliografikoak eta dokumentalak bilatzeko eta kudeatzeko prestakuntza
Óscar ABALDE CANTERO.
UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko irakaslea eta UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Justizia Sozialerako Klinika Juridikoko Kontseiluko kidea.
Otsailak 5, osteguna (09:00etatik 15:00etara)
(09:00-10:40) Esku-hartze klinikoa nazioarteko babes-eskaeretan. Ikaskuntza-zerbitzu metodologiaren bidezko hurbilketa
Andrea BERTOMEU NAVARRO.
UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Europar Batasuneko irakaslea eta UPV/EHUko Justizia Sozialerako Klinika Juridikoko Kontseiluko kidea.
(11:00-12:40) Nazioarteko babes-eskaeren tramitazioa Asilo eta Babesaren Bulegoan (OAR) eta harrera-baldintzak Espainian
María PÉREZ LORENZO.
CEAR Euskadiko Arreta Juridikoko Zerbitzua.
(13:00 - 14:40) Nazioarteko babes-eskaeren esparruan jatorrizko herrialdeko egoerari buruzko Laguntza Juridikoko Txostenak egiteko prestakuntza orokorra
Ane AZKARATE-ASKASUA BOROBIA.
Gipuzkoako Gurutze Gorriko (CRE) Arreta Juridikoko Zerbitzua.
Otsailak 6, ostirala (09:00etatik 15:00etara)
(09:00 - 10:40) Migrazio-doluari nola aurre egin. Bereziki zaurgarri diren nazioarteko babes-eskatzaileekin esku-hartze psikosoziala egiteko prestakuntza
Edurne ELORRIAGA ASTONDOA.
UPV/EHUko Psikologia Fakultateko Gizarte Psikologiako irakaslea.
(11:00-12:40) Nazioarteko babes-eskaeren esparruan Laguntza Psikologikoko Txostenak egiteko prestakuntza orokorra
Elvira BLACO HERCE.
Gipuzkoako Gurutze Gorriko (CRE) Arreta Psikologikoko Zerbitzua.
(13:00-14:40) Bereziki zaurgarri diren nazioarteko babes-eskatzaileen harrera eta integraziorako baliabideei buruzko prestakuntza
Samira RAISS.
CEAR Euskadiko Gizarte Arretarako eta Harrerarako Zerbitzua.
KOORDINAZIOA:
Andrea BERTOMEU NAVARRO (andrea.bertomeu@ehu.eus)
Óscar ABALDE CANTERO (oscar.abalde@ehu.eus)
Óscar ARROYUELO SUÁREZ (oscar.arroyuelo@ehu.eus)