Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Gipuzkoako Campuseko ikasleen gela

1. Baimendutako eremua

Ikasle Gela eta Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren (aurrerantzean, Eskola) beheko solairuko komunak erabil daitezke. Eraikinaren gainerako eremuakbabestuta daude presentzia detektagailuekin. Baimendu gabeko eremura sartzeak sirena abiaraziko du.

2. Erabiltzailea baimenduak

Gipuzkoako campuseko ikasleek bakarrik dute baimena eremua erabiltzeko.

3. Irekiera aldia

Aldia: 2022ko abenduaren 1etik 2023ko ekainaren 30era, astelehenetik ostiralera, Eskola irekita dagoen egunetan.

Ordutegia: 20:30 - 24:00

4. Prozedura

Segurtasun zerbitzuak itxiera ordutegitik aurrera (20:30) Eskolan dauden ikasleen datuak jasoko ditu.

UPV/EHUko ikasleak ez direnak ezin izango dira eraikinaren barruan egon, eta berehala alde egin beharko dute.

Eskola itxi ondoren, ikasleak, txartela erabiliz, ate nagusitik sartu ahal izango dira.

5. Segurtasun-zerbitzua

Zaintzaile batek egiaztatuko du ikasle guztiek beren txartela erabiltzen dutela eraikinera sartzeko. Txartelarekin arazoak izanez gero, zaintzaileak berriro aktibatuko du txartela atezaintzako mostradorean instalatutako encoder ethernet-a erabiliz. Sarrerako irakurgailutik berriz pasatzean atea irekitzen ez badu, gorabehera gisa apuntatuko du, akatsaren berri emateko eta arazoa zein den egiaztatu ahal izateko.

Ikasleek 943-018430 telefonora deitu ahal izango dute, identifikatzeko eta txartela duen atea irekitzeko.

Eraikina ixtean Ikasle Gelan bazaude, bertan geratu beharko duzu eta zure datuak eman zaintzaileari. Egiaztapen erronda egin eta gero, alarma konektatuta geratuko da, etahandik aurrera eremua bakarrik utzi ahal izango da eraikinaren ate nagusitik alde egiteko.

Eraikineko gainerako ateak ezin izango dira erabili irteteko, ezta beste batzuei sartzen utzi ere. Larrialdietan bakarrik erabiliko dira larrialdietako irteerak, eraikina hustu behar denean.

Campuseko segurtasun zerbitzuak aldizka egiaztatuko du eraikinean dauden ikasleak baimenduta daudela eta ez dutela baimendutako edukiera gainditzen (100 pertsona inguru). Horretarako, Eskolatik errondak egingo dituzte eta ikasleei identifikatzeko eskatu ahal izango diete.

Ikasle Gela 24:00etan hustuko da eta eraikineko eremu guztietako alarma aktibatuta geratuko da.