Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Giza Eskubideen Nazioarteko II Batzarra

Irakasle/Ikertzaile agurgarria:

Apirilaren 6tik 8ra Bilboko Euskalduna Jauregian ospatuko den Giza Eskubideen Nazioarteko II Batzarrean parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.
Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedrak antolatuta, Batzarrak adierazpen askatasunaren egungo egoerari eta erronkei buruzko gogoeta egitea du helburu.

Giza eskubideen loturiko ildo zabal desberdinei buruzko komunikazioak edo posterrak proposatzeko aukera dago. Ahozko komunikazioek 10 minutuko iraupena izango dute gehienez. Ekarpen proposamenak aurkezteko epemuga: martxoak 10.

Agur bero bat