Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Jardunaldia

IDENTIDADES CONFINADAS: la construcción de un conflicto entre feminismo, activismos trans e intersex y teoría queer.

Irudia

ZOOM BIDEZKO WEBINARRA 2020ko abenduaren 2a, 19:00-21:30

Doako sarbidea aldez aurretik izena emandá. (clinicajuridica.fac.derecho@ehu.eus)

Parte hartzaileak:

Lola Robles (Madril). Filologia Hispanikoan lizentziaduna, idazlea eta ekintzaile feminista, bakezalea eta LGTBQI. Madrilgo Emakumeen Liburutegiaren sortzaileetako bat izan zen, Marisa Mediavillarekin batera, eta ordainsaririk jaso gabe lan egin zuen bertan 1986tik 2002ra. 2005etik 2012ra Madrilgo Mujeres de Negro contra la guerra taldean parte hartu zuen. Beltzez Jantzitako Emakumeen Nazioarteko Sareko kide izaten jarraitzen du. Zientzia fikziozko kontakizunak eta eleberriak idatzi eta argitaratu ditu. Ikerketa literarioaren arloan, Espainiako egile ez-errealistetan, feminismoetan eta queer teorian espezializatu da. Halaber, zientzia fikziozko eta fantasiazko literaturan transexualitateak eta transgenerismoak duten presentzia ere aztertu du.

Marina Echebarría Sáenz (Donostia). Merkataritza zuzenbideko katedraduna. Trans aktibista. LGTBI lege autonomikoak idazten lagundu izan du, eta Erregistroan pertsonen sexuari buruzko aipamena zuzentzeko 3/2007 Legea onartzea lortu zuen lantaldean aditu gisa aritu zen. Identitatearen arloko foro nazional eta nazioarteko ugaritan parte hartu ohi du. Valladolideko Unibertsitateko Ikasketa Europarren Institutuko Lehiaren Zuzenbideko Sare Akademikoko kide da, eta gaur egun, Merkataritza Zuzenbideko, Lan Zuzenbideko eta Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko Departamentuaren zuzendaria da.

Mer Gómez ((Bilbo). Kazetaritzan graduduna. Ikertzailea, idazlea eta pertsona intersex ikusgarritasunaren aldeko aktibista da. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasketa feministetako doktorego programako ikasle gisa, intersexualitateei buruzko doktorego tesia garatu du. 2016an, Bake, Gatazka eta Garapenaren Nazioarteko Ikasketetan espezializatu zen Castellóko Jaume I.a Unibertsitatean. Besteak beste, Pikara Magazine Euskal Aldizkari feministarekin kolaboratzen du. Gainera, hainbat proiektu eszeniko sortu eta antzeztu ditu. Gómezen interesak, nola aktibismoarekin lotuak hala ikerketaren alorrekoak, intersexualitateak, ikuspegi feminista intersekzionalak eta queer teoria dira

Moderatzailea

Maggy Barrère Unzueta. Zuzenbide Fakultateko Justizia Sozialaren Klinika Juridikoaren zuzendaria (UPV/EHU).

Antolatzailea

Óscar Arroyuelo Suárez. Zuzenbide Fakultateko Justizia Sozialaren Klinika Juridikoaren (UPV/EHU) Zuzendaritza Kontseiluko kidea.

Kolaborazioak eta esker ona:

GEHITU elkarteari, egin dizkiguten iradokizunengatik, harremanak erraztu dizkigutelako eta bere baliabide birtualak ekimen honen esku jarri dituztelako. 

UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzari, jardunaldi honi lotutako online working paperraz arduratu delako. Izan ere, UPV/EHUko unibertsitate komunitate osoari (ikasleak, irakasleak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak) eskaintzen zaion sexu aniztasunari buruzko doako ikastaroan txertatuko da jardunaldi hau.

Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzari, zeinak 600 euro eman baitizkigu, hitzaldiak, jardunaldiak eta jarduera kulturalak antolatzeko laguntzen deialdiaren barruan.

Maiatzaren amaieran eta ekainaren hasieran Alianzas por la Diversidad izen orokorrarekin (Aniztasunaren aldeko Aliantzak) egingo ziren eta pandemiaren ondorioz azkenean bertan behera utzi behar izan ziren jardueren jatorrizko proiektuan babesa emateko konpromisoa hartu zuten pertsona guztiei: Nerea San Martín, Richard Domínguez eta Marije Ortega, EHUkulturakoak (Bizkaiko campusa), Garbiñe Estéfano eta Antonio Casado, EHUkulturakoak (Gipuzkoako campusa), FELGBTB federazioko Kultura Batzordea, María José Garrido, Nikoi Elsker, Andrea Momoitio, Blanca Ortega, Aitzole Araneta, Idoia Igartua, Adela Aúa, Leire Imaz, Iñigo Lamarca eta Jesús Generelo, Sexu Aniztasunaren eta LGTBI Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren ordezkari gisa (Berdintasunaren aldeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Idazkaritza, Berdintasun Ministerioa).

(*) Saio honen izenburua Lola Roblesek aurten idatzi baina oraindik argitaratu ez den idazlanaren izenburua bera da ia hitzez hitz (Roblesek berak borondate onez utzi digu bere lanaren izena erabiltzen): «Identidades confinadas: la construcción de un conflicto entre feminismo, activismo trans y teoría queer». Ekitaldi hau egiteko, aldaketa txiki bat txertatu diogu izenburuari, gure beste gonbidatu batek, Mer Gómezek, eztabaida honetan intersex aktibismoa berariaz ikusarazteko egindako proposamena jasotzen du.

Inskripzioa


Bidali mezu elektroniko bat helbide honetara: clinicajuridica.fac.derecho@ehu.eus


Adieraziz:
- Izen-abizenak,
- Harremanetarako helbide elektronikoa
- Ordezkatzen duen edo kide den erakundea edo elkartea (hala badagokio).

Inskripzioaren baieztapena bidaliko da adierazitako helbide elektronikora Webinarrera sartzeko estekarekin.