Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Mintegia

ONLINE MINTEGIA. Jarduera fisikoa eta kirola: LGTBIfobiaren eta giza eskubideen babesaren artean

Irudia

 Blackboard Collaborate BIDEZ

2021ko otsailak 24a

16:00-19:00

Doako sarbidea

Parte hartzaileak:
Aniztasun sexogenerikoaren hastapenak eta oinarrizko kontzeptuak. LGTBIfobia gaur egungo kirolean

 Javier Gil Quintana. Valentziako Unibertsitateko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateko eta Errioxako Nazioarteko Unibertsitateko irakaslea. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako doktorea da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Kirolaren Soziologia, Historia eta Antropologiako master bat du (Paris-Descartes Unibertsitatea). Valentziako Unibertsitateko «Actividad física, Educación y Sociedad» ikertaldeko kidea da. Unibertsitate hori eta beste 8 unibertsitate kirolari eta LGTBI pertsonei buruzko estatu mailako lehendabiziko ikerketa proiektua egiten ari dira. Gainera, Valentziako Samarucs LGTB+ kirol taldeko presidentea da.

Lege zein araudi mailako alderdiak, estatuan eta nazioartea. World Rugbyren eta trans emakumeen problematika

Livan Soto González – Jurista eta Gay eta Lesbianentzako Europako Kirol Federazioko Batzorde Betearazleko kidea da. Genero eta Emakumeen Ikasketetako masterra dauka (Gemma, UGR). Zuzenbidean doktoregaia da Granadako Unibertsitatean. Trans pertsonen babes juridikoari buruzko lege proposamena idazten eta horretaz arduratu zen talde juridikoa koordinatzen lagundu zuen –gaur egun Diputatuen Kongresuan erregistratuta–. DIVERSPORT kirol elkarteko presidentea da, baita Outsport proiektu europarreko kolaboratzailea ere; azken hori jarraipen fasean dago orain, EBko politiketan kirolari eta LGTBI gaiei lotuta izan diren azken aurrerapenei buruzko eztabaida irekia sustatzeko gomendioei dagokienez.

Esperientziak kirolean. Euskadiko egoera espezifikoa.

Izaro Antxia Pulido. Informatikaria da, baita diziplina anitzetako kirolaria ere. Jarduneko triatleta da eta areto futbolean eta futbolean federatutako lehendabiziko trans jokalaria izan zen Espainian. Gaur egun, txirrindularitzan zentratuta dago, eta estatu mailako hainbat txapelketatan parte hartu du.

 

Moderatzaileak: Juan Aldaz Arregui, Óscar Arroyuelo Suárez. Zuzenbide Fakultateko Justizia Sozialaren Klinika Juridikoaren (UPV/EHU) Zuzendaritza Kontseiluko kideak.


Blackboard Collaborate esteka:

https://eu.bbcollab.com/guest/bd3299158eb341fbb6241591ea5c380a