KIROL ZUZENBIDEARI BURUZKO HITZALDIA
Data
2025/10/21, 10:00
ELSA EHUtik, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatearekin batera, 2025/26 ikasturte honetako lehen hitzaldia izango den Kirol Zuzenbideari buruzko hitzaldira gonbidatzen zaitugu. Juan Carlos Soto abokatua gurekin izango da Zuzenbide Fakultatean, zuzenbide zibilean, penalean edo merkataritzakoan, besteak beste, presente dagoen arlo honen berri emateko.
DATA: ASTEARTEA, 2025eko URRIAREN 21a / 10:00etan.
LEKUA: ARROSA-LEIHOA, ZUZENBIDEKO FAKULTATEA, BIZKAIA, SARRIENA AUZOA, Z/G.
Soto jaunak interesgarrien iruditzen zaizkizuen gaietan sakonduko du, kirol-klub bat eratzen denetik dopin-kontrol ospetsuetaraino.
Ez galdu aukera Zuzenbidearen adar ezezagun bezain liluragarri batean murgiltzeko!
(Eskatzen dutenek Elkarteak emandako partaidetza-ziurtagiri bat eskuratuko dute)
* Hitzaldia doakoa da, eta EHUko Zuzenbide Fakultateko Zuzenbideko ikasle guztiei irekita dago aurrez aurre, eta bideokonferentzia bidez, Zuzenbideko ezagutzak areagotzeko interesa duten pertsona guztiei. Beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, esteka honen bidez.