Kriminologiaren Euskadiko Elkargo Ofiziala: aurkezpena eta kriminologiako ikaslegoaren topaketa
Data
2026/02/04, 16:00
Ekitaldi honen helburua Kriminologiaren Euskadiko Elkargo Ofiziala aurkeztea da. Saioan Diego Leonet Elkargoko ordezkariak parte hartuko du, 2/2025 Legeak sortutako erakunde berri honen nondik norakoak azaltzeko. Elkargoaren xedea lanbidea duintzea, haren aintzatespena bultzatzea eta gizartean eragin positiboa sortzea da.
Jarduera Kriminologiako ikasle guztientzat irekia bada ere, bereziki laugarren mailako ikasleei zuzenduta dago, haien etorkizun profesionaletik gertuen daudelako.
Aurkezpenaren ondoren, galdera-erantzunen txanda irekiko da. Bertan, ikasleek aukera izango dute Elkargoaren funtzionamenduari buruzko zalantzak argitzeko, bai eta kriminologiaren egungo egoerari buruzko kezkak plazaratzeko ere.
Topaketa Zuzenbide Fakultateko David Kato Gradu Aretoan izango da, aurrez aurre. Sarrera doakoa da aforoa bete arte.
Antolatzailea: Zuzenbide Fakultatea (Kriminologiako Graduko Koordinatzailea)