Leioako Zuzenbide Fakultateko obrei buruzko informazioa (2026-02-06)
Lehenengo argitaratze data: 2026/02/09
Elektrizitate, berokuntza eta ur-horniduran etenak egongo direla aurreikusten da, Leioako Campuseko plataforma eraisteko lanen ondorioz.
Momentuz, atzo gertatu bezala, arratsaldez edo asteburuetan burutu daitezke, eta beraz, irakaskuntza eta ikerkuntzako jardueran eragin mugatua dute. Jakinarazten diguten neurrian, gorabehera hauei buruzko informazio zehatza eta oharrak emango dizkizuegu, guztiek hauen berri izan dezazuen.
Gela guztietako instalazio elektrikoaren segurtasuna hobetzeko prebentziozko esku-hartze bat ere egingo da, ikasleek eskatuta instalatu ziren hartuneak gehitzearen ondorioz.
Asteburu ona izan.