Poliziaren indarkeria existitzen da?
Data
2025/12/18, 16:00
Poliziaren indarkeria existitzen da? Noiz da gehiegizkoa eta zergatik? Zer egin dezakegu halako gertakarien aurrean?
Klinika Juridikoko saio honetan, gaiari helduko diogu Txago Gipuzkoa kolektiboaren eskutik. Donostia eta inguruetan gertatzen diren polizia indarkera gertaerak erregistratzen dituzte, baita tailerrak eman ere, erregistratzen ikasteko eta indarkeria mota honen aurreko erantzun kolektiboak garatzeko.
Ondoren, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonekin komunikatzeko gakoak ikasteko tartea izango dugu. Horretarako, bi bide landuko ditugu: lehen kontaktua nola egin praktikatuko dugu eta elkarrizketa bat egiten dugunean kontutan izan beharrekoak partekatuko ditugu.
Tokia: UPV/EHUren Justizia Sozialerako Klinika Juridikoan, Zuzenbideko Fakultatean (Donostia-San Sebastián).
Hizlaria: María Sarasola Fernández eta Maddi Caballero. Psikologoak. Txago Kolectiboa
UPV/EHUren 2025-2026 Ikasturteko JSKJren Mintegi Iraunkorraren barne.