Breadcrumb

Eduki publikatzailea

GLOBAL TRAINING praktika profesionalak atzerrian deialdia irekita

GLOBAL TRAINING 2023 BEKAK: ATZERRIAN PRAKTIKAK EGITEKO PROGRAMA

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasuna eta Ingurumen Sailak, atzerrian dauden enpresa/erakundeetan praktikak egiteko GLOBAL TRAINING izeneko beka-programa jarri dute martxan:
•    Enpresa/erakunde atzerritarretan 6-12 hilabetez praktika profesionalak egiteko programa. 
•    30 urtetik beherako gazte tituludunei dago zuzenduta. Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio egoitza (errolda agiria), gutxienez urtebetekoa
•    Ezagutza arlo desberdinetarako  eskaintzak: arkitektura, artea, zientziak, ingenieritza, ekomomia, komunikazioa eta beste asko. 
•    Era askotariko enpresa eta erakundeak hartzen dute parte: arkitektura estudioak, start-ups, unibertsitateak, museoak, aholkularitza-enpresak, Nazio Batuen Erakundea…
•    Deialdia irekita: 2023/07/21-2023/09/22
•    Ingeleseko maila eskakizuna herriaren eta proiektu bakoitzean eskaturikoaren arabera izango da. Irailaren amaieran froga bat antolatuko da.
•    Kurrikulumak aztertu eta gero, irailan elkarrizketa pertsonalak egingo dira.
•    Praktikak azaroan, abenduan edo urtarrilean hasiko dira.
Bete beharreko baldintzen, bidali beharreko dokumentazioaren, epeen eta eskaintzen informazioa eskuratzeko:
https://www.ehu.eus/es/web/nazioarteko-harremanak/global-training-bekak 
 Iñigo González
Nazioarteko proiektu teknikaria/ Técnico de Proyectos Internacionales/ International Projects Officer
inigo.gonzalez@ehu.eus
T. +34 943 015986