Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Zuzenbide Fakultateko Akreditazio Instituzionala berritzeko kanpoko ebaluatzaile taldearen bisitan izango den entzunaldi publikoari buruzko informazio-zirkularra

Ikastegiaren akreditazio instituzionala berritzeko prozesuaren barne, Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak izendatutako kanpoko ebaluatzaile talde baten bisita izango dugu, martxoaren 2an, Kalitate-bermearen barne-sistemaren eta irakasten diren titulu ofizial multzoaren funtzionamendua baloratzeko helburuarekin.

Egun horretan, Entzunaldi Publikoa ospatuko da 16:15etatik 16:45etara, ikastegikoak diren eta aurrez antolatutako elkarrizketetara deituak izan ez diren irakasle, TEKAZEL eta ikasleei zuzendua.

Bertaratu ezin dutenek, euren iritzi eta ekarpenak bidal ditzakete posta elektroniko bidez [azter@unibasq.eus], gutxienez bisita-eguna baino 48 ordu lehenago.