Eduki publikatzailea

MARTXOAK 8: Emakumeen Nazioarteko Eguna (2017)

Irudia

JUSTIZIA SOZIALAREN ALDE

EGUNA: 2017ko martxoaren 8a
ORDUA: 10:30
TOKIA: David Kato Gradu Aretoa
                  Zuzenbide Fakultatea. Gipuzkoako Campusa

Kartela (pdf, 589 Kb) | Egitaraua (pdf, 124 Kb)

 

Asteartean, martxoak 8, 10:30etan, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko David Kato Gradu Aretoan, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateak ekitaldi instituzional bat egingo du Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Aipatutako ikastegiko zuzendaritza taldeak antolatu du ekitaldia eta ‘Justizia Sozialaren alde' leloa hartuta ospatuko da.

Halaber, gradu amaierako lanetan genero ikuspegia barne hartzearen III. Francisca de Aculodi Saria, master amaierako lanetan genero ikuspegia barne hartzearen V. María Goyri Saria eta ikasketa feministei edo genero Ikerketei buruzko tesi onenaren IV. Micaela Portilla Saria banatuko dira.

Ekitaldian izango dira:

  • Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea
  • Idoia Fernandez, Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordea
  • Juana Goizueta, Zuzenbide Fakultateko dekanoa
  • Leire Imaz, Berdintasunerako zuzendaria
  • Oscar Arroyuelo, Zuzenbide Fakultateko administratzailea

Sariak banatu ondoren, ‘Teatro en acción por la Justicia social' izenburuko antzezlana aurkeztuko da, ‘Teatro de las oprimida' taldeak dinamizatua. Laura Tarifak, Margui Rodriguezek eta Izaro Basurkok osatzen dute taldea.

Justizia Sozialaren  aldeko ereintza : "Haziak istorio baten ernamuin eta protagonista den izaki ororen funtsa gordetzen du. Pertsona bakoitza hazi bat da, prestatzailea eta prestakuntza jasotzen duena, baina baita justizia sozial baten aldeko eraldatzailea ere. Hori dela eta, kolektiboki eta sinbolikoki ereiten dugu, erne eta zabal dadin, bereziki gaur, emakumeen nazioarteko egunean".

Ekitaldia streaming bidez emitituko da zuzenean: https://ehutb.ehu.eus/eu/directo/1.html