Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Erakusketa Erakusketa

Emakumeak emantzipatu arteko ibilbide luzea

Irudia

Kriminologia Graduko koordinatzaileok atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu El largo camino hacia la igualdad (Berdintasunerako bide luzea) erakusketaren doako bisita gidatua egitera. Ikastegiko Berdintasun Batzordearen ekimenez jarri da erakusketa, eta Donostiako Zuzenbide Fakultateko bigarren eta hirugarren solairuetan dago ikusgai.

Bisitan, gurekin izango dugu María Ascensión Martínez Martín historialari eta dokumentalista, erakusketaren arduraduna.

Bisita egin nahi dutenek Fakultatera sartzeko ate nagusian elkartu behar dute datorren astelehenean, maiatzak 2, 13:30ean, erakusketari buruzko kartelaren parean.

Bisitaldiak gutxi gorabehera 40 minutu iraungo du.

Gogorarazten dizuegu erakusketak berdintasun juridikoaren arloan egindako aurrerapenak jorratzen dituela ikuspuntu historiko eta didaktikotik. Bereziki, laneko eta hezkuntzarako eskubideen esparruan XIX. mendearen amaieratik gaur arte izan diren aurrerapenak erakusten ditu, arreta berezia jarriz emakume donostiarrek egindako lanean.

Gema Varona Martínez
Koordinatzailea