Eduki publikatzailea

IKD GAZtE

Irudia

IKD GAZtE Gipuzkoako Foru Aldundiak finantziatzen du eta hitzarmen bidezko EHU/UPVko hiru errektoreordetzaren nahiz Gipuzkoako Campuseko zentru guztien babesa dauka.
Proiektuaren helburu nagusia ikasleriaren ahalduntzea sustatzea da, hau da, ikaslea bere ikaskuntzaren protagonista izatea. Horretarako, ekimen sena, sormena eta talde lan interdiziplinarra bezalako gaitasunak lantzen ditugu, guztia proiektu errealen eta metodologia aktiboen bitartez.
Urtero urtero proiektuaren hedakuntza burutzen dugu. Ikasturte honetan maiatzaren 12an burutuko dugu Campusetik eta hainbat ekintza antolatuko ditugu, baina hori baino lehen zentro bakoitzean "Moskeo kanpaina" bat burutu nahi dugu, aldi berean ikasleriaren parte-hartzea bultzatzen dugun bitartean.
Horretarako, kubo bat ezarri nahi dugu, pare bat edo hiru egunez fakultate edo zentro bakoitzean eta jendeari argazkiak kuboarekin ateratzeko eskatuko diogu. Maiatzaren 12an festa handi bat egingo dugu eta sari banaketa egingo da, bidali diren argazkien artean zozketa eginda. Azkenean helburua ikasleak proiektua ezagutaraztea da eta ondoren, aurrerago proiektuan parte-hartzeko aukera izango dutenaren atea zabaltzea.
Kuboak 1,20m x 1,20mko neurriak dauzka, more kolorekoa eta okumen materialarekin osatua, eta jendea ibiltzen den hall edo gune batean kokatu beharko genuke.
2016ko Maiatzak 3,4 eta 5
https://ikdgazte.wordpress.com/
https://www.youtube.com/watch?v=Nyuh6hLlapE

 

KARTELA HANDITU