Giza eskubideekin eta diskriminazioaren kontra konprometitutako UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatearentzako Klinika Juridikoaren eredu bat
Data
Noiztik 2016/06/14 Noiz arte 2016/06/07
Giza eskubideekin eta diskriminazioaren kontra konprometitutako UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatearentzako Klinika Juridikoaren eredu bat
Eguna: Ekainaren 14a
Ordua: 17:00 - 19:00
Lekua: Miramar Jauregia
Jarduera honen bidez ezagutarazi nahi da elkarte, erakunde, eragile juridiko eta herritarren artean, oro har, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatean inplementatu behar den Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoaren egitasmoa. Giza eskubideekin eta diskriminazioaren kontra konprometitutako Klinika Juridikoaren eredu bat, honako helburuak dituena besteak beste:
- 1) Harremanetan jartzea Zuzenbide Fakultateko ikasleak botere bakartuen sistemek edo haien elkarguneak eragindako injustiziako egoera larriak bizi dituzten pertsona eta taldeen kasuekin (sexua-generoa, maila, arraza/etnia, desgaitasuna, nazionalitatea, orientazio eta identitate sexuala, etab.).
- 2) Kasuak juridikoki analizatu eta bideratzeko tresnak (eskubide eta alderdi kriminologikoen ezagutza multzoa) sortzea, ikasketetan ikasitakoa eta aktbismo sozialean inplikatutako elkarte eta erakundeen esperientzia uztartuz.
- 3) Erreformak planteatzea botere sistemei buruzko gogoetaren zeharkakotasuna egitea ahalbidetzen duten ikasketa juridiko eta kriminologiakoetan.
- 4) Laguntzea botere publikoek justiziaren alde egiten duten politiketan, esku hartu edo hobetzeko hainbat arlo iradokiz.
Hauek dira mahai inguruan parte hartuko dutenak:
• Juana Goizueta Vértiz, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko dekanoa.
• Maggy Barrere Unzueta, UPV/EHUren Zuzenbide Fakultateko Zuzenbidearen Filosofiako irakaslea.
• Iñigo Lamarca Iturbe, Gipuzkoako Batzar Nagusietako abokatua.
• Marie Lamarche, Bordeleko Klinika Juridikoko zuzendaria.
• Enare Urrestarazu Cuadrado, UPV/EHUren Zuzenbide Fakultateko Abokatutzako masterreko ikaslea.
• Mikel Mazkiaran López de Goikoetxea, Gipuzkoako SOS Arrazakeriako arduradun juridikoa.
• Eva Cerón Ripoll, epailea.
• Isabel Abella Ruiz de Mendoza, abokatua.
Doakoa da eta plazak mugatuak direnez lehen bait lehen izen- ematera gonbidatu nahi zaitugu.
Izena ematea
Web helbidea: Baieztapena online (sakatu hemen)Harremanetarako
- Posta elektronikoa: info@uik.eus
- Telefonoa: 943219511