Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Hitzaldia Hitzaldia

Zuzenbide, Kriminologia eta Abokatutza Masterreko ikasleei zuzendutako deialdia

Mezu honen bidez datorren maiatzaren 16an eguerdiko 12.00etan Donostian  "Clara Campoamor" Batzar Aretoan eta Leioan "Justo Garate" gelan (bideokonferentziaz) ospatuko den bilerara gonbidapena luzatu nahi dizuegu:

Datorren ikasturtean, 2016-2017an, Zuzenbide Fakultatean martxan jarriko den proeiktu berri bati buruzko informazioa helarazi nahi dizuegu,  "Clinica Juridica por la Justicia Social" proiektua hain zuzen ere. Proiektu honen bidez ikasleek Graduko eta Masterreko praktikak, gradu amaierako lana eta masterreko amaierako lana egiteko aukera izango dituzue.

Proiektu hau errealitate bihurtu dadin dekanotza taldeak, AZPko lankideek eta irakasle batzuek ahaleginak eta lana egin dute. Ezaugarri honetako klinika juridikoak fakultateko ikasleak zaretenei gure inguru hurbileneko diskriminazioarekin lotura daukaten kasuak eta errealitateak juridikoki eta kriminologikoki aztertzeko aukera emango dizue. Zuzenbide eta Kriminologia ikastea justizia soziala eskuratzeko tresna bat izan daitekeela uste dutenentzako aukera ezin hobea  dela iruditzen zaigu.


Proeiktuari buruzko zehaztapen gehiago ( klinikan parte hartuko duen ikasle kopurua, hauek aukeratzeko irizpideak, eta abar) 16ko bileran argituko dira.


Bilerara hurbiltzera animatzen zaituztegu