Breadcrumb

Zerbitzua: Ikasgeletako eta irakaskuntzako beste gune batzuetako altzariak lekuz aldatzea

Ikasgeletako eta irakaskuntzako beste gune batzuetako altzariak lekuz aldatzea

Zuzenbide Fakultatean daukagun helburuetako bat da irakaskuntzarako erabiltzen diren geletan lurrera josita dauden mahaiak eta aulkiak kentzea eta mugitu daitezkeenak jartzea. Izan ere, horrela gelak metodologia parte-hartzaileetara egokitu ahal izango ditugu, eta, horrez gain, mahai eta aulki berriak ergonomikoagoak izango dira ikasleen osasunaren mesedetan.

Hortaz, irakasleek edo ikasleek ekintza jakin baterako gela beste era batera antolatu behar badute mahaiak eta aulkiak lekuz aldatuta, horretarako aukera izango dute, baina, behin bukatuta, hasieran zegoen bezala utzi beharko dute guztia.  Era berean, mahairik edo aulkirik hartu behar izanez gero beste gelaren batetik, behin erabilita, bere lekura itzuli beharko da.

Aldaketa ez bada ekintza jakin baterako ezpada aldi baterako, baimena eskatu beharko da Dekanotzan (kasuan kasuko campusean). Dekanotzaren oniritzia lortuz gero, aurreko kasuan legez egin behar da, hau da: aldaketarako premia behin bukatuta, gela hasiera batean zegoen bezala utzi behar da.

Horrela, saihestu egingo ditugu beste pertsona batzuei eragozpenak sortzea, hala nola:  ikasleen beste talde batzuei, irakasleei, Administrazio eta Zerbitzuetako Langileei, kanpoko langileei edo garbitasunekoei.