Zerbitzua: Norbere gauzak biltzea UPV/EHUrekiko lan lotura bukatzean

Norbere gauzak biltzea UPV/EHUrekiko lan lotura bukatzean

Irakasleek, ikertzaileek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek bi hilabeteko epea izango dute, kontratua bukatzen zaienetik edo langunez aldatzen direnetik, beren gauza guztiak biltzeko bulegotik edo lanlekutik. Epe hori ez da luzatuko ez bada gaixotasuna edo arazo larriak edo premiazkoak izan direla bitarteko, eta egoera horiek behar bezala arrazoitu beharko dira.

Epe hori bera ezarriko da galdutako gauzak atezaintzan gordeta izateko.

Jabeek epe horretan jaso ezean ondasunak edo materialak, berrerabili edo birziklatu egingo dira, edo, ofizioz, bota egingo dira luzeago itxaron gabe.

Eta horren guztiaren berri ematen dugu guztiok jakitun egon zaitezten eta horrela ezar dadin, bi mila eta hamazazpiko urtarrilaren batean.