GRAL Arautegia
- GRALari buruzko unibertsitateko araudi berria
- GRALri buruzko Fakultateko erregelamendua (pdf, 130 Kb)
1. Betekizuna
GRALaren matrikula egiteko, matrikulatuta eduki behar dira ikasketa plana amaitzeko eskatzen diren irakasgai guztiak.
2. GRALaren matrikula eta aukera.
Matrikula GAUReko zure profilaren bidez egin behar duzu, baldintza akademiko guztiak bete ondoren.
ESLEIPENA:
Gradu Amaierako Lana (GrAL) esleitzeko bi prozedura daude. Ikasleek irakasle batekin aldez aurreko akordioa eginez edo, ezarritako epean formalizatu ez badute, adjudikazio-prozedura subsidiarioaren bidez, GrALaren esleipena lortu ahal izango dute.
Horrela, ikasle guztiei GrAL bat esleitzea bermatuko zaie: aldez aurreko akordioa egiten dutenek bide horretatik lortuko dute esleipena, eta egiten ez dutenek, ondoren, esleipen-prozedura subsidiarioan parte hartuta.
I. IKASLEEN ETA IRAKASLEEN ARTEKO ALDEZ AURREKO AKORDIOAREN BIDEZ ESLEITZEA
• Irakasleen eta ikasleen arteko akordioaren bidezko esleipena. Horretarako, ikasleek proposamen bat aurkeztu ahal izango dute, GrALaren gaia, hizkuntza eta irakasle baten zuzendaritza-konpromisoa jasotzen dituena, erantsitako inprimakia betez.
• Inprimakia aurkezteko epea 2026ko irailaren 22tik 30era izango da.
• Urratsak:
1) Formularioa aurkeztu baino lehen, ikasleak Proposamen Akordioa (PDF formatuan) bete beharko du, atal guztiak betez eta ikaslearen eta irakaslearen sinadura elektronikoa jasoz.
Oharrak:
- Ikaslearen eta irakaslearen sinadurek sinadura elektronikoak izan behar dute. Ez da eskuzko sinadurarik onartuko.
- PDF formatuan dagoen dokumentua Izenpe-tik sinatu ahal izango da.
2) Proposamen-akordioa, behar bezala beteta eta sinatuta, dagokion formularioaren bidez aurkeztu beharko da:
Donostiako idazkaritza: Donostiako formularioa Leioako idazkaritza: Leioako formularioa
Oharrak:
- Formularioa aurkezteko, ikaslearen LDAPa erabil daiteke, eta behin bakarrik aurkez daiteke. Bidali aurretik, proposamenaren datu guztiak berrikusi beharko dira.
- Formularioan nahitaezkoa izango da Proposamen Akordioa eranstea, behar bezala beteta eta ikasleak eta irakasleak sinatuta.
II. ALDEZ AURREKO AKORDIORIK GABEKO IKASLEEI ESLEITZEKO PROZEDURA SUBSIDIARIOA
Ezarritako epean Proposamen Akordiorik egin ez duten ikasleek esleipen-prozedura orokorrean parte hartuko dute.
•Sailek aurkeztutako GrALen eskaintzara deituz egingo da esleipena, abenduaren hasieran aurreikusita dagoena.
•Ikasleek 20 GRAL-proposamenetan eman ahal izango dute izena, lehentasunen arabera ordenatuta.
•Adierazitako lehentasunen artean, GRALeko Batzordeak proposamen bat esleituko dio ikasle bakoitzari, batez besteko nota onenaren irizpidearen arabera.
•Esleipena egin ondoren, GRALa egiten hasiko da.
Beraz, esleipen-prozedura subsidiarioak esleipen-bide gisa jardungo du aurretiazko akordio baten bidez GRAL bat lortu ez duten ikasleentzat, eta ikasle guztiek azkenean GRAL bat esleituta izatea bermatuko du.
GrALa ALDATZEA:
Lana edo/eta zuzendaritza betetzen duen pertsona aldatzeko, honako kasu hauetan eskatu ahal izango da:
a) UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko gradu amaierako lanak egiteko eta defendatzeko Erregelamenduaren 5.7 artikuluan aurreikusitako egoera gertatzen denean, hau da, esleipena egin zenetik lehenengo ikasturtea igaro ondoren, ikasleak edo zuzendariak, salbuespenez, esleipena bertan behera uzteko eskatzen duenean.
b) Beste edozein kasutan, ikasleak, a) atalean aurreikusitako egoeran egon gabe, esleitutako lana edo/eta lanaren helbidea aldatzeko eskatzen duenean.
Bi kasuetan, ikasleak aldaketa-eskaera (PDF formatuan) GrALeko Batzordera bidali beharko du, eskatutako aldaketa eta horren zergatia adieraziz. GrALeko Batzordearen eginkizuna, eskaera baloratzea eta onartzea edo ukatzea erabakitzea, izango da.
Aldatzeko eskabidea, behar bezala beteta eta sinatuta, dagokion formularioaren bidez aurkeztu beharko da:
Donostiako idazkaritza: formularioa Donostia Leioako idazkaritza: formulario Leioa
Oharra:
Aldaketa INOIZ EZ da erabili behar Proposamen Akordioa aurkezteko mekanismo gisa.
3. Defentsa: Defentsa eskaera, GAUR bidez, eta ADDIra igotzea
Defentsa izateko, GRALa matrikulatuta edukitzeaz gain, hurrengo ekintzak egin behar dituzu:
DEFENTSA ESKAERA
Nork? Ikasleak GAUR bidez.
Noiz? Lana bukatuta dagoenean defentsa eskaera egingo da GAUR-en:
Urtarrilaren 8 eta 9an urtarrileko deialdirako.
Maiatzaren 11 eta 12an maiatzeko deialdirako.
Ekainaren 8 eta 9an ekaineko deialdirako.
Nola?
GAURtik Defentsa eskaera. (pdf, 303 Kb)
ADDIRA IGOTZEA
Nork? Ikasleak ADDI bidez.
Noiz? Ikasleak posta elektronikoa jasotzen duenean ADDIra sartzeko eta GrAL-a igotzeko ADDI TFG BAIMENArekin batera (Ikus ADDI eskuliburuko 8. puntua)
Nola igo lana ADDIra?
ADDIn sartu. ADDI Gida (pdf, 151KB).
Gordailua eginakoan ADDIren mezua jasoko duzue.
OHARRA: 500 MB baino gehiago dituzten GRAL-ak, tamainagatik, ezin dira ADDIra igo. Kasu horietan, fitxategia (bideoa, argazkiak…) beste plataforma batera igoko da (Youtube, Vimeo…), eta ADDIra igotzen den memorian dagokion lotura sartuko da. Gainera, fitxategi hori duen pendrive bat entregatu behar da Dekanotzan.
DEFENTSARAKO HITZORDUA: Defentsa-datak baino astebete lehenago, gutxi gorabehera, ikasleek GAURren mezu elektroniko bat jasoko dute, beren GRAL defendatzeko eguna, ordua eta epaimahaia adieraziz. Informazio hau GAURen ere ikus dezakezu. ("Eskaerak kontsultatzea" atalean, defentsaren datu guztiak daude eskuragarri)
4. Ebaluazioa eta kalifikazioa
Ikasleak aurkezpena egin ondoren eta zuzendariaren txostena (doc, 97 Kb) aztertu ondoren, zer kalifikazio dagokion erabakiko du Epaimahaiak.
Epaimahaiko idazkaria arduratuko da kalifikazio aktak bete eta administrazio zerbitzuei entregatzeaz: akta (doc, 106 Kb).
5. Gordailua
Lan GUZTIAK, Liburutegi Zerbitzuko gordailu digitalizatu batean jaso eta artxibatuko dira.
(1) Gordailu hori ikustea:
- jendeari irekia dago lanaren oinarrizko datuak kontsultatzeko.
- lanaren edukia, egileak berak eta baimena dutenek bakarrik ikusi dezakete.
(2) Hala eta guztiz ere, Zuzenbide Graduan bederatzi (9) nota edo gehiago, edo Kriminologia zortzi eta erdi (8,5) edo gehiago, jaso duten lanen edukia ikusgai jarri ahal izango da, betiere egileak horretarako baimena ematen badu.
ADDI Baimena GrAL Derrigorrezkoa da ADDIra fitxategia igotzea