INFORMAZIO OROKORRA:
Abokatutzako Masterra Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak eta Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak egiaztatu eta onartu dute. 2012/2013 ikasturtetik aurrera ematen da, eta arrakasta handia izan du estatuko gaitasun-proban.
Batzorde Akademikoa:
Batzordeburua: IRUNE SUBERBIOLA GARBIZU (Directora del Máster)
Batzordekidea: IDOIA IGARTUA LARAUDAGOITIA
Batzordekidea: GERMÁN ALONSO CAMINA
SARTZEKO BALDINTZAK
- Sartzeko baldintza orokorrak:
Unibertsitateko irakaskuntzen antolaketa eta kalitatea ziurtatzeko prozedura ezartzen dituen 822/2021 Errege Dekretuaren 18. artikuluaren arabera:
1. Espainiako graduatu-titulu ofiziala edo baliokidea izatea baldintza da unibertsitate-master batean sartzeko, edo, hala badagokio, unibertsitate-masterreko beste titulu bat izateko, edo GHEEko herrialde bateko unibertsitateek eta goi-mailako hezkuntza-erakundeek emandako graduko edo masterreko Espainiako tituluaren maila bereko tituluak izateko, baldin eta herrialde horretan master-ikasketetara sartzeko aukera ematen badute.
2. Era berean, Espainiako unibertsitate-sistemako unibertsitate-master batean sartu ahal izango dira GHEEko kide ez diren hezkuntza-sistemetako tituluak dituzten pertsonak, gradu-tituluaren baliokideak direnak, titulua homologatu beharrik gabe, baina bai, ordea, titulu hori eman den herrialdean unibertsitateko graduondoko ikasketak egiteko aukera ematen duten prestakuntza-maila egiaztatu behar dutenak. Bide horretatik sartzeak ez du esan nahi, inola ere, interesdunak zeukan aurretiazko titulua homologatuko denik, ezta titulu hori aitortuko denik ere, master-ikasketak egiteko ez bada.
3. Unibertsitateek onarpen-prozedurei buruzko informazio gardena eta eskuragarria bermatuko dute, eta ikasleentzako orientazio-sistemak eduki beharko dituzte. Era berean, ziurtatuko dute informazio horrek eta onarpen-prozedurek kontuan hartuko dituztela desgaitasuna edo premia espezifikoak dituzten ikasleak, eta laguntza- eta aholkularitza-zerbitzu egokiak izango dituzte.
Informazio gehiago: www.ehu.eus/masterrak-eta-graduondokoak
- Masterrean sartzeko baldintza espezifikoak:
Masterrean sartzeko baldintzak dira Zuzenbideko Lizentziatura edo Graduko unibertsitate-titulu ofiziala izatea (edo Unibertsitate Ministerioak atzerriko titulu hori homologatzea), ekainaren 3ko 775/2011 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera:
2. artikuluko a) letran aipatzen diren graduko unibertsitate-tituluek honako gaitasun juridiko hauek eskuratu izana egiaztatu beharko dute:
a) Ordenamendu juridikoaren elementuak, egitura, baliabideak, interpretazioa eta aplikazioa ezagutzea eta ulertzea, eta ordena juridiko bakoitzaren oinarrizko iturri eta kontzeptu juridikoak interpretatzea.
b) Gatazka juridikoak ebazteko mekanismoak eta prozedurak ezagutzea eta ulertzea, baita pertsonek Administrazioarekiko harremanetan eta, oro har, botere publikoekiko harremanetan duten posizio juridikoa ere.
c) Iturrien lehentasunirizpideak ezagutzea eta aplikatzen jakitea, kasu bakoitzean aplikatu beharreko arauak zehazteko, eta, bereziki, arau, printzipio eta balio konstituzionalekiko adostasuna.
d) Testu juridikoak diziplinen arteko, printzipio juridikoak eta balio eta printzipio sozial, etiko eta deontologikoak kudeatzeko tresna gisa.
e) Gai juridikoei buruzko gai teoriko bati buruzko iritzia ematea, argudio juridiko sinesgarriekin.
f) Kasu praktikoak ebaztea indarrean dagoen Zuzenbide positiboaren arabera; horretarako, aldez aurretik materiala prestatu behar da, arazoak identifikatu behar dira, aplika daitekeen Zuzenbide positiboko datua hautatu eta interpretatu behar da, eta subsuntzioa modu argudiatuan azaldu behar da.
g) Zuzenbidearen adar ezberdinetako berezko hizkuntza juridikoa eta terminologia trebetasunez eta zehaztasunez erabiltzea: Dokumentu juridikoak modu ordenatu eta ulergarrian idaztea. Ideiak, argudioak eta arrazoibide juridikoak ahoz eta idatziz komunikatzea, testuinguru bakoitzean egokiak diren erregistroak erabiliz.
h) Informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiltzea informazio juridikoa bilatzeko eta lortzeko (legeen, jurisprudentziaren, bibliografiaren eta abarren datu-baseak), baita lan eta komunikazio tresnak ere.
Onartrzeko irizpideak:
Azterketa berezia: ez dago
Ikasleen hautaketa: masterra egin nahi duten ikasle-kopuruak eskaintzen dena gainditzen badu, Masterreko Batzorde Akademikoak ikasleak hautatuko ditu ofizialki onartuak diren merezimendu hauen arabera:
| Zuzenbideko Gradua ikasketak eginak izatea EHUn | 6 puntu + (0,40 * espediente akademikoaren batez besteko nota) |
| Zuzenbideko Lizentziatura ikasketak eginak izatea EHUn | 4 puntu + (0,40 * espediente akademikoaren batez besteko nota) |
| Zuzenbideko ikasketak (Gradua) eginak izatea EAEko beste ikastegi batzuetan | 3 puntu + (0,40 * espediente akademikoaren batez besteko nota) |
| Zuzenbideko ikasketak (Lizentziatura) eginak izatea EAEko beste ikastegi batzuetan | 2 puntu + (0,40 * espediente akademikoaren batez besteko nota) |
| Zuzenbideko ikasketak (Gradua zein Lizentziatura) EAEtik kanpoeginak izatea beste ikastegi batzuetan | 0 + (0,40 * espediente akademikoaren batez besteko nota) |
Adibideak:
- Zuzenbideko Gradua ikasketak eginak izatea EHUn espediente akademikoaren batez besteko 8 notarekin. 6 + 0,40 * 8 = 9,2
- Zuzenbideko Gradua ikasketak eginak izatea Deuston espediente akademikoaren batez besteko 7 notarekin. 3 + 0,40 * 7 = 5,8
- Zuzenbideko Gradua ikasketak eginak izatea Granadako unibertsitatean espediente akademikoaren batez besteko 7 notarekin. 0 + 0,40 * 9 = 3.6
Abokatutza Masterrei buruzko arautegi orokorra
34/2006 Legea, urriaren 30ekoa, Auzitegietako Abokatu eta Prokuradore lanbideetan sartzeari buruzkoa.
775/2011 Errege Dekretua, ekainaren 3koa, Auzitegietako Abokatu eta Prokuradore lanbideetan sartzeari buruzko Erreglamendua onartzen duena. INDARGABETUA. APLIKAGARRIA SOILIK URRIAREN 23KO 15/2021 LEGEA INDARREAN SARTZEN DEN EGUNEAN HASITA DAUDEN IKASTAROEN KASUAN ETA 2022/23 IKASTURTEAREN KASUAN.
64/2023 Errege Dekretua, otsailaren 8koa, Abokatutza eta Prokuradoretzako lanbideetan sartzeari buruzko urriaren 30eko 34/2006 Legearen Erreglamendua onartzen duena. APLIKAGARRIA 2023/2024 IKASTURTETIK AURRERA HASITAKO IKASTAROEN KASUAN.
LANBIDE-ATRIBUZIOAK:
Unibertsitate Masterrak Abokatutza eta Prokurako lanbideetarako sarbidea ematen du.
DOKTOREGO-IKASKETAK:
Masterrak zabalik uzten ditu doktorego-tesietan jarraitzeko bideak, masterreko edozein gairi dagokionez.
(*) DESGAITASUNA DUTEN IKASLEAK:
Hezkuntza-premia espezifikoak: kupotik kanpoko bi plaza gordetzen dira premia bereziak dituzten ikasleentzat. Desgaitasunen bat badute, masterreko Batzorde Akademikoa saiatuko da laguntza- eta aholkularitza-zerbitzu egokiak izan ditzaten.
EHUko ikasle desgaituentzat aukera-berdintasuna bermatzeko eta unibertsitate-komunitatea osatzen duten pertsona desgaitu guztien sarbiderako, partaidetzarako eta ikaskuntzarako oztopoak kentzen laguntzeko, Desgaitasuna duten pertsonentzako arreta-zerbitzuak hainbat jarduera-plan koordinatzen eta garatzen ditu hainbat eremutan, eta horiek dira haren funtzio eta zerbitzu nagusiak.
Egokitzapenen eskaera egiteko prozedura (ikus esteka).
INFORMAZIO GEHIAGORAKO:
Abokatutza eta Prokurako Masterra (2023tik aurrera) / http://www.ehu.eus/eu/web/master/abokatutza-eta-prokuradoretza-masterra
Abokatutzako Masterra (2023ra arte) (Iraungi)