Breadcrumb

PROTOCOLO_QUEJAS

Kexak izapidetzeko protokoloa

UPV/EHUko Ikuskaritza Zerbitzuaren Araudian (EHAA 117. zk., 2008ko ekainaren 20koa) jarduera-prozedurari buruzko 4. artikuluko 2. atalean hau adierazten da: Ikuskaritza Zerbitzuak Jardute Planari jarraiki jardungo du, edo unibertsitateko kideren batek irakasleen irakaskuntza-betebeharren gainean jarritako salaketa edo kexen ondorioz, oinarrituak badira.

Salaketa faltsua izan bada, edo asmo txarrez egindakoa, erantzukizuna eskatuko da.

4. artikuluko azken paragrafoan hau ezartzen da: Arautegi honetan jasota ez dagoenerako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeari jarraituko zaio.

Salaketaren espedienteak aurrera egiteko komenigarria da (nahiz eta ez lukeen salaketa generikoari bide ematea ekidingo) kexa idatziz egitea eta ahalik eta datu gehien ematea (gutxienez, salaketa jartzen duenaren NANa, lekua, eguna eta sinadura).  Gertaeraren eguna eta ordua zehaztu beharko lirateke eta 'ez da joaten' edo 'ez da egoten' moduko aitorpen orokorrak ekidin.

Irakasleak eta Ikertzaileak, besteak beste, eskoletara, azterketetara edo tutoretzetara joaten ez direnean edo irakaskuntzarekin, ebaluazioarekin edo kalifikazioarekin lotutako hutsak egitean, ikasleen eskubideak bermatzen dituzten neurri zuzentzaileak hartzeko, komenigarria litzateke hori honako hauei salatzea edo jakinaraztea:

  1. Hasteko, Ikastegiko organoei (Zuzendaritza/Dekanotzari, edo Akademia Antolakuntzako eta Ikasleen Arloko Dekanordetzari edo Zuzendariordetzari, edo Ikasleen Kontseiluari, etab.), ikastegian bertan kexari erantzuna emateko. Epe laburrean erantzuna jasotzen ez bada, edo erantzuna behar bezalakoa ez bada, Irakasleen Errektoreordetzaren Organo Zentralarengana zuzendu behar da, eta zehazki, Irakasleen Zuzendaritzarengana eta Ikuskaritza Zerbitzuarengana.
  2. Zuzenean, Irakasleen Errektoreordetzaren Organo Zentralari, eta zehazki, Irakasleen Zuzendaritzari eta Ikuskaritza Zerbitzuari.

 

JARRAIBIDEAK

IIren IRAKASKUNTZA-BETEBEHARREI BURUZKO KEXARIK IZANEZ GERO, salaketa jar daiteke, jarraibide hauei jarraituta:

1. IKASTEGIKO ORGANOAK JAKINAREN GAINEAN JARRI

Ikastegiko Erregistrotik kexa aurkeztu (DOC 1 eredua (pdf, 86 Kb) ematen da, edozein idatzi aurkez daitekeen arren) ikastegiko Zuzendaritza/Dekanotzari, ikastegiko Akademia Antolakuntzako eta Ikasleen Arloko Dekanordetzari/Zuzendariordetzari edo ikastegiko Ikasleen Kontseiluari.

Zuzendaritzari edo ikastegiko zuzendaritzako beste Organo batzuei izen-abizenen berri eman nahi ez bazaie, kexa Ikasleen Kontseiluaren bitartez izapidetu beharko da. Kontseiluari eman beharko zaizkio datuak, eta horrek Datuak Babesteko Legearen arabera erabiliko ditu.

2. UPV/EHUko ORGANO ZENTRALA JAKINAREN GAINEAN JARRI

Bi egunen buruan erantzunik jaso ez bada,  ikastegiko Ikasleen Kontseiluarengana jo, eta DOC 2 eredua (pdf, 85 Kb) bete.

Ikuskaritza Zerbitzuari izen-abizenen berri eman nahi ez bazaio, Ikasleen Kontseiluari emango zaizkio, eta horrek Datuak Babesteko Legearen arabera erabiliko ditu.

Kopia bat hartu eta jatorrizkoa IRAKASLEEN ZUZENDARITZARA/IKUSKARITZA ZERBITZURA bidali, eta onartutako neurria edo emaitza jakinarazteko etxeko helbidea edo nora jo daitekeen adierazi.

3. PROZEDURA

Irakasleen Zuzendaritzan/Ikuskaritza Zerbitzuan salaketa aztertu ondoren, oinarririk baduen egiaztatuko da, eta 10 eguneko epea emango zaio IIri alegazioak egiteko; ikasleen izengabetasuna mantenduko da betiere.

4. EBAZPENA

Gaia ebatziko da, eta emaitza ikastegira eta ikasleak adierazitako helbidera bidaliko da.