Breadcrumb

Newsletter

Newsletter

Zuzenbide albisteak

Irudia

Lineako argitalpen soil honen bidez, Zuzenbide Fakultateko kideok (irakasleok, ikasleok eta administrazio eta zerbitzuetako langileok) gure bi campusetan (Bizkaikoan eta Gipuzkoakoan) egindako jarduera nahiz egitasmo akademiko eta sozialen berri emango dugu.

Ondo asko dakigu denborak baldintzatu egiten gaituela eta, halaber, gure espezializazio arloarekin edota gure zuzeneko interes pertsonal eta profesionalekin zerikusia duten jardueretan edota antolatzaile gisa zuzenean inplikatzen gaituen horretan bakarrik parte hartzera mugatzen gaituela. Hori dela eta, pentsatu dugu baliagarria izan daitekeela aldizka informazio aldizkari bat argitaratzea. Tresna honekin, beraz, gure fakultatean urte osoan egiten dugun lan osagarria –irakaskuntzaz eta kudeaketaz gain– ikusgai egiten eta lan horri balioa ematen lagunduko dugu.

Lan mardula baita, bai eta gizarterako ekarpen handia ere, nahiz eta maiz oro har ezagutu ez eta, asko-askotan, kanpora nola helarazi jakin ez.

Proiektu hau bideragarria izan dadin, baina, zuen laguntza aktiboa behar dugu: behar zaituztegu. Besterik gabe, bidal iezaguzue interesgarritzat jotzen duzuen informazio guztia, bai aurretik ezagutzera ematekoa, jende guztiari irekitako jarduerak direnean (hala nola, hitzaldiak, jardunaldiak edo ikastaroak), bai a posteriori zabaltzekoa, behin jarduera amaitutakoan. Hala, asko eskertuko genizueke egindako jardueren argazkiak eta deskribapenak bidaltzea, baita, nahiz izanez gero, zuen balorazioak bidaltzea ere.

Eskerrik asko.

 

Alberto Emparanza Sobejano
Zuzenbide Fakultateko dekanoa