Ikasleen idazkaritza
DEIALDIA AURRERATZEA.
Ikasketa amaierako aparteko azterketaren eskaria
Non: Ikasleen idazkaritza
Epea: 2026ko azaroaren 30etik abenduaren 5era
Prozedura:
Ebaluaziorako Arautegia (EHAA 2017/03/13)
10. artikulua.- Ikasketa amaierako deialdia
Ikastegi bakoitzak zehaztuko ditu ikasketa amaierako
azterketei buruzko arauak, baina, gutxien dela, ondokoa ezarriko da
ikasketa guztietarako:
1.- Lehenengo matrikulakoak ez diren
irakasgaietan baino ezingo da ikasketa amaierako deialdirako eskaria
egin. Salbuespen bakarra izango da Gradu Amaierako Lana.
2.-
Ikasketa amaierako deialdirako eskaria egin ahal izango dute
ikasketak amaitzeko gehienez ere 30 kreditu falta dutenek, ondorio
hauetarako kontuan izan gabe Gradu Amaierako Lanari dagozkion
kredituak.
3.- Azterketak matrikularen arabera irakasgai, talde
eta deialdiaren ardura daukaten irakasleek egingo dizkiete
eskatzaileei.
4.- Ikasketa amaierako azterketak ebaluatzeko
erabiliko den sistema azken ebaluazioa izango da.