euskaraespañol

II. Itsas Energia hitzaldiak

Noiz eta non

2018/09/27, 15:30 - 00:00

Kokapena

San Andres Aretoa - Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Eibar)
Avenida Otaola. -20600- Eibar (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

II. Itsas Energia hitzaldiak egingo dira. Bertan itsas energiaren azken berrikuntzak aurkeztuko dira, Maynooth Unibertsitateko (Irlanda) ikertzaileen eskutik.
Maynooth Unibertsitateko (Irlanda) COER zentroak (Centre for Ocean Energy Research edo Itsas Energiaren Azterketarako Zentroa) hamarkada bat baino gehiago darama itsas energiaren aprobetxamendua aztertzen, batez ere olatuena. Bertako lau ikertzaile datoz Eibarrera euren ildoa azaltzera:

  • Christian Windt: “High-fidelity numerical modelling of Ocean Wave Energy Converters in the CFD framework”
  • Nicolas Faedo: “Identificación de sistemas de conversión de energía undimotriz: fundamentos y un enfoque basado en momentos”
  • Giuseppe Giorgi: “Modelación hidrodinámica lineal y no lineal para convertidores de energía de olas”
  • Yerai Peña: “Itsasoko olatuen eszitazio indarren estimazio eta aurreikuspena”

UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak, Eibarko egoitzan, Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako gradua irakasten du, energia iturri hauen erabilera, energiaren aurreztea eta trantsizio energetikoaren nondik-norakoak irakasten dituena. Bere irakasketa jardueren barne, ikaslegoaren ezagutza jardunaldi osagarriekin sakontzea bilatzen du honelako jardunaldi teknikoekin. Jardunaldi hauek herritargora ere zabalik daude, une honetan gizarteak arlo energetikoan dituen erronkak ezagutarazteko.

Sarrera librea da, lekua bete arte