euskaraespañol

UdaberriARK, kultura-eguna Arkitekturan

Noiz eta non

2018/03/21, 12:00 - 00:00

Kokapena

Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Plaza Oñati 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, martxoaren 21ean, 12:00tik aurrera, udaberriARK UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren kultura-eguna ospatuko da. Bertan hitzaldiak, mahaia-ingurua, kontzertuak… izango dira, hurrenez hurren.

Partehartzea librea da.

EGITARAUA

12:00-12:15: Patricia Arrutiren  Emakumeak’ erakusketaren aurkezpena ikastegiko areto nagusian. Martxoak 21 eta apirilak 22 bitartean Patricia Arrutiren 12 emakumeen erretratoak ikusgai izango dira ikastegiko sarrera nagusian.

Patricia Arrutik Nafarrako Unibertsitatean Arkitektura Teknikoa ikasi zuen. Txikitatik artea interesatu zaio eta marrazketa klasetara joan da. Irunan ikasketak bukatzean Milanera joan zen eta han Scuola Politecnica di Design (SPD)-en Interismo Master bat begin zuen. Londresko arkitektura estudio batean lan egin zuen. Bai Milanen bai Londres marrazketa klasetara joan zen. Donostira bueltatzean, 2 urtez Madrileko Aldo Bahamonderen klaseak jaso zituen. Hurrengo urteetan New York-era bizitzera joan zen eta han Arts Students League, School of Visual Arts (SVA) eta National Academy -etan ikasi zuen. Gaur egun  Donostin bizi da eta bere estudioa du.

12:30-13:30: HofmanDujardin-eko arkitektoek, David Hernández eta Andoni Urreizti, azken hau ikastegiaren ikasle ohia, hitzaldia eskainiko dute ikastegiko areto nagusian. Izenburua: ‘Shaping Intuition’.

ArkiBAZKARIA

16:30-17:30: Marta Badiola ikasle ohiak hitzaldia eskainiko du ikastegiko areto nagusian. Bere hitzaldian arkitekto honek bere estudioan, Pura Arquitectura, egindako lanen aurkezpen baten bitartez, arkitektura nola ulertzen duen esplikatuko du.

17:45-19:00: Hizlarien artean, HArquitectes-eko Josep Ricard izango da. Bere hitzaldia, ‘De lo elemental a lo fundamental’ izenburua izango duena. jarduera ikastegiko areto nagusian izango da.

19:00-19:30: Kontzertua: Belaxe.

19:45-20:30: Kontzertua: Albert Cavalier.

20:30-21:45: Kontzertua : Vulk