euskaraespañol

Santiago de Pablo, Muñoz Suay saria 2018

Zinema Akademiak UPV/EHUko katedradunaren ikerketa lana saritu du

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/11/29

Irudia
Santiago de Pablo, saria Mariano Barrosoren eskutik jasotzen. Argazkia: Zinema Akademia.

‘Creadores de sombras. ETA y el nacionalismo vasco a través del cine’ izeneko lanaren egile den Santiago de Pablok Muñoz Suay Saria lortu du 2018ko edizioan. Zinema Akademiak ematen duen sari honek Espainiako zinemagintzari buruzko ikerketa historiografikoko lanik onenak aitortzea du xede. Tecnosek argitaratu duen liburu honek zeluloideak eman duen euskal abertzaletasunaren eta ETAren irudia aztertu du, Trantsiziotik egunera arte.

Saria entregatzeko ekitaldian, Zinema Akademiako presidente Mariano Barrosok liburuan agerikoak diren "gaiaren inguruko ezagutza sakona eta balorazioaren inpartzialtasuna" nabarmendu zituen. “Gure historiaren eta gure zinemagintzaren memorian ikertzen jarraitzeak duen garrantziaren eredu da liburua”, gaineratu zuen.

Bere esker ona adierazteko hitzaldian, kontaera eraikitzerakoan zinemak duen papera aipatu zuen De Pablok eta filmoteka, agiritegi eta liburutegiak aldarrikatu zituen, funtsezkoak izan baitziren liburuaren ikerketarako. “Gaur, taldeak bere desegitea iragarri zuenetik hilabeteak eta armak utzi zituenetik urteak igaro diren honetan, kontaeraren gudua gori-gorian dago oraindik. Eremu asko ukitzen ditu aldi berean, baina zinema interprete garrantzitsu bat da. “Gizarteak berak izan duen bilakaera berbera bizi izan du", azaldu zuen Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko Historia Garaikideko katedradun eta idazleak.