euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Gure Gradu Amaierako Lanek mundua aldatzeko balio dute

Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako Errektoreordetzak 2030 Agendaren lau ardatz nagusietan nabarmendu diren zortzi lanak aitortu ditu

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2026/10/27

EHUko Ikasleen IX. Biltzarreko irabazleen talde argazkia | Argazkia: Fernando Gómez

Urriaren 24ean, larunbata, EHUko Ikasleen IX. Biltzarra egin zen Bilboko Bizkaia Aretoan, ‘Gure Gradu Amaierako Lanek mundua aldatzeko balio dute’ lelopean. Ekimen honen bidez, Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako Errektoreordetzak, 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuen inguruan graduko ikasleek egindako ikerketa lanak ikusarazi eta aitortu nahi izan ditu.

Jakintza-arlo guztietako 106 lan aurkeztu dira, 27 euskaraz, 69 gaztelaniaz eta 10 ingelesez, gradu desberdinetakoak: 40 Gizarte Zientzietan eta Zientzia Juridikoetan, 14 Ingeniaritza eta Arkitekturan, 20 Osasun Zientzietan, 9 Zientzietan eta 23 Arte eta Giza Zientzietan. Parte-hartzaileen artean 76 emakumeak izan ziren eta 30 gizonak. 

Jasotako lanak biltzarraren ardatz tematikoetan kokatu ziren, honela: 70 Pertsonetan, 13 Oparotasunean, 14 Planetan eta 9 Bakean eta Aliantzetan. Bestalde, parte hartu duten ikasleek EHUko hiru campusetan egin dituzte ikasketak, honela banatuta: 54 pertsona Bizkaiko Campusekoak, 28 Gipuzkoako Campusekoak eta 24 Arabakoak. Kongresuaren edizio honetan bost saio tematiko paralelo antolatu ziren, non lau ardatz tematikoak sartu ziren (Pertsonak, Oparotasuna, Planeta eta Bakea eta Aliantzak).

Gainera, edizio honetan beste lau sari eman dira: Zerbitzuen bidezko Ikaskuntza metodologian oinarrituta garatzen den GrAL onena, Erronketan Oinarritutako Hezkuntza metodologian oinarrituta garatzen den GrAL onena, Campus Bizia Lab (CBL) deialdiko proiekturen baten barruan egindako GrAL onena eta poster formatuan aurkeztutako GrAL onena. 

Unai Izquierdo aktore eta kazetariak gidatu zuen itxiera ekitaldia. Gainera, Los Judas de la Impro konpainiaren bat-bateko antzerki emanaldia izan zen ekitaldian, eta sari banaketa Asier Blas EHUko Ikasleen Gaietarako eta Gizarte Konpromisorako errektoreordeak egin zuen. 

"Biltzarrak agerian utzi du Gradu Amaierako Lan batek mundua eraldatzen lagun dezakeela, arazo bat datuekin erakusten, ikusezina den errealitate bat azaleratzen edo irtenbide berri bat proposatzen duenean. EHUko ikasleek erakutsi dute ezagutza ez dela unibertsitatean geratzen, gizarteari itzultzen zaiola", adierazi du Asier Blasek.

Ardatz tematikoaSariaIrabazleaGrALGradua
Pertsonak1

Naroa Zubiria Arraiza

¿Qué pasa cuando apagamos el mundo? Diario de una desconexión digital

Gradu Bikoitza: Kazetaritza + Publizitatea eta Harreman Publikoak

Pertsonak2

Lucía Manjarrés Muñoz

DE REOJO. Una mirada borrosa para un enfoque disidente.

Sorkuntza eta Diseinua

Planeta1

Irene Larreina Martinez

Evaluación y reducción de la huella de carbono aplicada a la rehabilitación energética del Centro Cívico de Judimendi (Vitoria-Gasteiz)

Arkitektura Teknikoa

Planeta2

Yun Elizondo Gómez

Análisis de proyectos demostrativos de agrivoltaica en Europa y su aplicabilidad en el contexto de Euskadi

Industria Teknologia

Oparotasuna1

Joseba Aiz Nieves

Desindustrialización en Aiaraldea: ¿Qué empresas resisten y qué las hace resilientes?

Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza

Oparotasuna2

Yuri Libeth Becerra Páez

Intersección entre inmigración, discapacidad y dependencia como factores de exclusión jurídica: análisis crítico a partir de un caso real

Zuzenbidea

Bakea eta Aliantzak1

Maren Urkizu Urruzola

Literatur jolasen laborategia: Mahai-jokoak ikaskuntza sortzailea sustatzeko baliabide gisa

 Haur Hezkuntza               

Bakea eta Aliantzak2

Ainara Braña de Prada

Voices of Migration: The Representation of The Mexican American Border in Bruce Springsteen's Songs

Ingeles Ikasketak

Zerbitzuen bidezko Ikaskuntza Berezia

Garazi Rodil Jaime

Loturak eraikitzen: gaztemigratzaile ez akonpainatuen integraziorako ikaskuntza zerbitzu bidezko komunitate esperientzia bat

Gizarte Hezkuntza
Erronketan Oinarritutako Hezkuntza metodologiaBerezia

Alba Villafranca Ramos

Diseño de la página web de Trukartuz Morea

Sorkuntza eta Diseinua

Campus Bizia Lab (CBL)Berezia

Dara Hernandez Cruz

Guía operativa para la detección y actuación ante el Abuso Sexual Contra la Infancia (ASCI) en el ámbito educativo de Bizkaia

Gizarte Hezkuntza

PosterrakBerezia

Maren Urkizu Urruzola

Literatur jolasen laborategia: Mahai-jokoak ikaskuntza sortzailea sustatzeko baliabide gisa

Haur Hezkuntza

 

Informazio gehiago, hemen:  Sariak | EHUko ikasleen IX. biltzarra - EHUko ikasleen IX. Biltzarra - EHU