Euskal Herriko Unibertsitateak, Vigoko Unibertsitateak eta Burgosko Unibertsitateak parte hartzen duten unibertsitate arteko doktorego-programa da.
Energia Eraginkortasuna eta Jasangarritasuna Ingeniaritzan eta Arkitekturan Doktorego Programaren helburua nagusia, irtenbide berritzaileak aztertzeko, diseinatzeko eta ebaluatzeko prestakuntza aurreratua ematea da; hau guztia, eraikuntza, industria eta garraioaren sektoreetan oinarrituta energia- eta ingurumen-erronkei aurre egiteko. Doktorego Programan gai honen inguruan dauden zeharkako ikerketa guztiak barneratzen dira.
Ikerketa-lerroak garatzeko, tresna matematikoak (eredu dinamikoak, exergetikoak, prediktiboak, optimizazio-algoritmoak), teknika esperimentalak (saiakuntza termikoak, monitorizazio energetikoa, mikroskopia, tokiko neurketak), metodologia konputazionalak (simulazio energetikoa, CFD, adimen artifiziala, neurona-sareak, BIM) eta eraginkortasun energetikoaren eta jasangarritasunaren ulermen sistemikoa aberasten duten lanketa sozialak, arauemaileak eta lurraldekoak erabiltzen dira.
Horrek guztiak ikerketa-ekosistema bat eratzen du, doktoregaiari soluzioak garatzeko aukera ematen diona, ingeniaritza aplikatutik, diseinu arkitektonikotik eta berrikuntza teknologikotik abiatuta, etorkizun energetiko arduratsuago baterantz.
Ficha de Grado
Arduraldi partziala
Iraupena : 7 - 8 urte
Eskainitako plazak : 2
Gutxi gorabeherako prezioa : 219 € / mailako
Ficha de Grado
Arduraldi osoa
Iraupena : 4 - 5 urte
Eskainitako plazak : 8
Gutxi gorabeherako prezioa : 301 € / mailako
Harremanetarako
Kontsulta akademikoak : koldobika.martin@ehu.eus
Kontsulta administratiboak : eficienciaenergetica.doke@ehu.eus
Iradokizunak eta eskaerakIkerketa taldeak eta lerroak
| Ikerketa taldeak | Ikerketa lerroak |
|---|---|
| Deskarbonizazioa eta iraunkortasuna |
|
| Energia eraginkorra eta berriztagarria |
|