MARTXA NORDIKOA Ikastaroa
- Pertsonal teknikari tituludunak eta kualifikatuak ematen du
- UPV/EHUko Unibertsitate Komunitateari bideratuta (Ikasleak, IIP, AZP)
UPV/EHU kanpoko pertsonentzat zabalik ere bai
- PROGRAMAZIOA
- IZENEMATEA
- BEHARREZKO MATERIALA
- ELKARGUNEA
- IKASLEGOARENTZAKO HAUTAZKO KREDITUAK
- MARTXA NORDIKOAREN INFORMAZIOA
ASTEARTEA: IKASTARO AURRERATUA
2022ko Otsailaren 1tik Maiatzaren 10a arte (14 saio)
ASTEAZKENA: HASTAPENEKO IKASTAROA
2022ko Otsailaren 2tik Maiatzaren 11 arte (14 saio)
OSTEGUNA: HASTAPENEKO IKASTAROA
2022ko Otsailaren 3tik Maiatzaren 12a arte (12 saio)
- ORDUTEGIA: 17:00- 18:30
Jarduerarik gabeko aldiak:
-
Apirilaren 14 ostegunetik 21 ostegunera
-
Apirilaren 28 osteguna
Plaza libreak: 2022ko urtarrilaren 27tik aurrera, izenemateak bete arte
Online izena emateko jarraitu beharreko urratsak (Araba):
Fire Fox edo Google Chrome nabigatzaileak erabiltzeko gomendioa)
HEMEN SARBIDEA EHUkirola UPV/EHUko Kirolak-en aplikazioan
Menua: BIZITZA AKTIBOA= BIZITZA OSASUNGARRIA/ Kirol jarduerak
Erabiltzaileak LDAPen erabiltzaile-izena eta pasahitza ezagutzen ez baditu, GAUR-en sartuta aurki ditzake (http://gestion.ehu.es/gaur). GAUR-en sartzeko zure erabiltzailea eta pasahitza ere ezagutzen ez badituzu, dagokion unibertsitateko idazkaritzan eman ahal izango dizute.
UPV/EHU kanpoko pertsonak aplikazioan erregistratu behar dira.
- Taldeko plaza mugatuak: Min. 6 pertsona/ Max. 10 pertsona
Izenemateko kuota:
- 30€ UPV/EHUko Ikasleak, IIP, AZP
- 50€ UPV/EHU kanpoko pertsonak
UPV/EHUk jardueraren bat eteteko eskubidea gordetzen du, gutxieneko izen-emate faltagatik.
DIRU ITZULKETAK
UPV/EHUri egotz dakizkiokeen arrazoiengatik jarduera egiten ez bada bakarrik itzuliko dira ordaindutako zenbatekoak.
Jarduera hasi ondoren, ez da itzuliko aurrez ordaindutako zenbatekoa.
- Arropa eta oinetako erosoak
- Martxa Nordikoa egiteko makilak (JARDUERA BITARTEAN ESKURATUKO DIRA)
UPV/EHUko Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloia
Los Apraiz, 1 Kalea - Vitoria-Gasteiz
IKASLEGOARENTZAKO HAUTAZKO KREDITUAK
0,5 kreditu ECTS (%80ko asistentzia)
MARTXA NORDIKOAREN INFORMAZIOA
HOBETU ZURE OSASUNA ETA BIZI KALITATEA
Oinez ibiltzeko jarduerari makila batzuk gehitzea nahikoa da gure sasoia nabarmen hobetzeko.
Martxa nordikoa 1930. hamarkadaren hasieran sortu zen Finlandian: herrialde horretako eski taldeak udan ere entrenatzen zuen, eski makilak hartuta ibiliz eta korrika eginez. Ordutik, sasoiz kanpo entrenatzeko metodo garrantzitsua izan da eski nordikoko lehiaketetan aritzen diren eskiatzaileentzat, bai eta beste kirolari batzuentzat ere.
OSASUNARENTZAKO ONURAK
- Bihotz-biriken gaitasuna eta oxigenazioa hobetzen ditu.
- Energia kontsumoa martxa klasikoan baino % 20 handiagoa izatera irits daiteke.
- Giltzadurek jasaten duten presioa murrizten da.
- Osteoporosiari aurrea hartzen laguntzen du.
Oinez ibiltzearen, korrika egitearen eta Martxa Nordikoaren arteko desberdintasun nagusiak
- Oinez edo korrika, gorputzaren beheko aldea (gluteoak eta beheko gorputz adarrak) bakarrik indartzen duzu.
- Martxa nordikoan, gorputzaren beheko eta goiko aldea indartuko dituzu: bizepsak, trizepsak, abdominalak, bizkarra, sorbaldak... Gainera, belaunek, orkatilek, aldakek eta gainerako giltzadurek jasaten duten presioa murriztuko duzu.
- Martxa nordikoa egitean, orduko 400 kaloria arte erre ditzakezu.
- Intentsitatearen eta giharretan egindako kargaren araberakoa izango da ariketa aerobikoa.
- Kirol martxa teknika egokiarekin eginez gero, kalorien erabilera gorago aipatu ditugun kiroletan baino handiagoa izan daiteke.