‘Etxeko eta zaintzako enpleguan duintasunerako unibertsitatea-gizartea aliantzak eraikiz’ jardunaldia
Lehenengo argitaratze data: 2025/12/04
Lan Zaintza Duina erakundeak antolatutako jardunaldia "Etxeko eta zaintzako enpleguan duintasunerako unibertsitatea-gizartea aliantzak eraikiz" izan zen abenduaren 2an Psikologia Fakultateko Areto Nagusian.
Hainbat sektoretako pertsonak elkartu ginen, pertsonen zainketen lanari buruz ditugun ikuspegiak eta ikerketen datuak bateratzeko.
Hasteko, Margaret Bullen, EHUko Berdintasunerako zuzendariak, ekitaldiari irekiera eman zion.
Ondoren, etxeko eta zaintzako enpleguari buruzko ikerketa berriak: aurkikuntzak eta erronkei buruz Raquel Martínez Buján, Universidade da Coruñatik, Inés Corts, Universidad de Sevillatik eta Uzuri Castelok, EHUtik, beren lanak aurkeztu eta mahai-ingurua egin zuten.
Bigarren mahai-ingurua "begirada konparatuak: etxeko eta zaintzako enplegua testuinguru globalean" gaiaren inguruan izan zen, eta bertan parte hartu zuten: Adriana Paz Ramírez, Federación Internacnional de Trabajadoras del Hogar-koa, Simona Durisova, IG24- Initiative for justice in personal care Austria-koa eta Johannesburgeko Unibertsitateko Amy Jo Murray.
Azkeneko mahai- ingurua "proposamen politikoak arlo publikotik: informaziorako eta lan-bitartekaritzarako bulego baterantz" gaiaren gainean izan zen. Solasaldian, Tatiana Bellorín Espinoza, SOS Racimos Gipuzkoako etxeko eta zainketetako langileen taldetik etorri zen beren egoera azaltzeko. Gainera, Naia Lutxarreta eta Pedro Morenok, Anem per feina (Bartzelona), beren esperientzia azaldu zuten eta azkenik, Lan Duina Zaintza Duina Aliantzatik Janire Azcue eta Kontxi kosta hitz egin zuten.
Lanaren eta zaintzaren duintasuna erdigunean jartzeko lan egiten jarraituko dugu.
