Hizkuntzak ikasi Campusean

Bizkaiko Campusetik ikasleak eta unibertsitateko pertsonala euskararen erabileran etengabe presta daitezen sustatu nahi dugu, eta zentroetan graduko eta graduondoko ikasketa berriak ezartzean, beharrezkoa da europako hizkuntzak, hala nola ingelesa, frantsesa, alemana, edo italiera gero eta gehiago bultzatzea. Ikasleen etengabeko mugikortasunak Europako Unibertsitate Eremutik atzerriko hizkuntzen gaitasunak garatzeko prestakuntza eragiten du.

Hau dela eta, Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak unibertsitate osoari zuzendutako jarduera desberdinak bultzatu nahi ditu, euskararen erabilera egokia eta europako beste hizkuntzen  ikasketa lortzearren.

Hizkuntzak Campuseko Zentroetan

Bizkaiko Campuseko errektoreordetzak jarduerak sustatzen ditu ikasleek atzerriko hizkuntzen ezagutzan eta erabileran etengabe presta daitezen. Helburua, ikasleen hizkuntza-gaitasuna hobetzera zuzendutako mintegiak antolatzea da, ahozkoak nahiz idatzizkoak. Aldi berean, ikasleei azterketa ofizialak prestatzeko aukera eskaini nahi zaie Campuseko zentroetan. Ikastaroak Bizkaiko Campuseko Hizkuntza Laborategian, Goethe Institutoan, Frantses Institutoan, Lu Xun Ikasketa Zentroan eta CASAITALIAn diseinatu dira, Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak lagunduak.

DEIALDIA KONTAKTUA
INGELESA Tlf.: 94 601 81 84  -  info@nikspik.net
EUSKARA Tlf.: 94 601 81 84  -  info@nikspik.net
FRANTSESA Tlf.: 94 413 20 00  -  cursos.bilbao@institutfrancais.es
TXINERA Tlf.: 94 405 02 91   -  fangxiao@estudioschinos.com

 

Hizkuntza Laborategia

SPIK/HIZKUNTZA LABORATEGIAK EUSKARA ETA INGELES ikastaroak eskaintzen ditu Bizkaiko UPV/EHUko eremu guztietan, batez ere Leioa-Erandion eta Bilboko zentroetan. Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen 3. solairuan dago eta bertatik ematen da zerbitzua Unibertsitatea osatzen duen komunitateari. 6 ikasgela ditu Leioan, eta beharren araberako beste batzuk Bilboko zenbait zentuetan (Bilboko Ingeniaritza Eskolan, Ekonomia eta Enpresa  fakultatean eta abarretan).

Maila guztietan ohiko ikastaroak, trinkoak eta mintza-praktikakoak antolatzen ditu ikasturte osoan zehar, goizeko zein arratsaldeko ordutegian. Prestakuntza berezia FIRST eta ADVANCED akreditazioak eskuratzeko.

Ingelesa

  • OHIKO IKASTAROAK: 75 h. eta  120 h. B1, B2, C1 eta C2 mailak
  • ONE TO ONE: Norbanako 10 tutoretza ikaslearen neurrira
  • TOPTULTE: Eskolak ingeleraz emateko akreditazioa
  • IKASTARO TRINKOAK PAZKO ASTEAN ETA UZTAILEAN

Euskara

  • OHIKO IKASTAROAK: 330 h., 170 h. eta 120 h. B1, B2 eta C1 (HABE, IVAP, EGA…)
  • EIGA:  Eskolak euskaraz emateko akreditazioa
  • IKASTARO TRINKOAK PAZKO ASTEAN ETA UZTAILEAN

Informazioa:  www.nikspik.net  |  Triptikoa (pdf, 1,88 Mb)

Hizkuntza gaitasunaren akreditazioa

Hizkuntza gaitasunaren akreditazioei buruzko informazio orokorra:

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es