Irakaskuntza iraunkorrerako gela birtualak
eGela PI zerbitzu berria
UPV/EHUk unibertsitateko kideen eskura jartzen du eGela PI izena duen irakaskuntza telematikorako plataforma. Tresna hau irakaskuntza ez arautuan laguntzeko tresna da, alegia, Berezko Tituluak edo Ikasketa Osagarriak, besteak beste.
Plataforma honetan AZP eta Irakaslego eta Ikerkuntza Pertsonalari zuzendutako formaziorako ikastaroak eta Unibertsitatearen kudeaketa edo ikerkuntzaren inguruko beste edozein ekitaldiak ere sartu ahal izango dira, beti ere UPV/EHUko zerbitzu edo organo administratibo baten babesa badu (zerbitzua, saila, ikerkuntza taldea...).
Plataforma hau ez da irakastuntza arautuko (Gradua edo Master Ofiziala) ikasgaientzat, ikasgai hauek eGela plataforman sartu behar dira eta.
Nori zuzenduta dago
eGela PI plataforman ikasle moduan sartzeko beharrezkoa da beste batek, irakasle rola duenak, ikasgela birtuala sortu izana eta partaideen zerrendan agertzea.
Matrikulazioa gelan irakasle rola duenak egin behar du.
Plataforman sartzeko beharrezkoa da LDAP kontua izatea.
eGela PI erabiltzeko baldintzak
eGela PI erabiltzaileek dokumentuan agertzen diren baldintzak bete behar dituzte:
Zalantzak eta galderak
Honen inguruko zalantzak eta galderak erabiltzailearen laguntza-zentroan (CAU) aurkeztu behar dira intzidentzia bat jarriz.