Ogi apurrak

Prestakuntza iraunkorrerako gela birtualak

eGela PI zerbitzua

UPV/EHUk unibertsitateko kideen eskura jartzen du eGela PI izena duen irakaskuntza telematikorako plataforma. Tresna hau irakaskuntza ez arautuan laguntzeko tresna da, alegia, Berezko Tituluak edo Ikasketa Osagarriak, besteak beste.

Plataforma honetan AZP eta Irakaslego eta Ikerkuntza Pertsonalari zuzendutako formaziorako ikastaroak eta Unibertsitatearen kudeaketa edo ikerkuntzaren inguruko beste edozein ekitaldiak ere sartu ahal izango dira, beti ere UPV/EHUko zerbitzu edo organo administratibo baten babesa badu (zerbitzua, saila, ikerkuntza taldea...).

Ez dira onartuko eGela PI plataforman irakastuntza arautuko (Gradua edo Master Ofiziala) ikasgaientzako gelak, ikasgai hauek eGela plataforman sartu behar dira eta.

Nori zuzenduta dago

AZP eta Irakaslego eta Ikerkuntza Pertsonalaren edozeinek eska dezake eGela PI plataforman gela bat sortzeko, horren beharra justifikatzen bada eta UPV/EHUko zerbitzu edo organo administratibo baten babesa badu, beti ere irakaskuntza arautuko ikasgaientzako ez bada.

Honako dokumentu honetan azaltzen da nola sartu, ikastaroa eskatu eta partaideak kudeatu. Ikasgela bat eskatzeko edo partaidea izateko beharrezkoa da LDAP kontua izatea.

eGela PI erabiltzeko baldintzak

eGela PI erabiltzaileek dokumentu honetan eskatutako baldintzak bete behar dituzte:

Zalantzak eta galderak

Honen inguruko zalantzak eta galderak erabiltzailearen laguntza-zentroan (CAU) aurkeztu behar dira intzidentzia bat jarriz.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es