Sare sozialak
Albisteak
- G-9 Unibertsitate Taldeak aurrerapausoak eman ditu ikerketaren eta transferentziaren arloko lankidetzan
- Eraldaketa Digitalerako Ministerioak 4.000.000 € eman dizkio UPV/EHUren 5G/6G azpiegitura esperimental bati
- Asteazkenean hasiko dira Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren probak UPV/EHUn
- UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, zazpigarrena BAME azterketaren postu onenen zerrendan
- Kriminologiaren Euskal Institutuak saria jaso du Estonian
- 13.433 ikaslek egingo dute Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa UPV/EHUn
main-albiste-gehiago
main-catedra-gehiago
Agenda
Kimikako Biurteko 37. Bilera
Noiz eta non
Noiztik: 2019/05/26 Noiz arte: 2019/05/30, 00:00 - 00:00
Kokapena
Kursaal Kongresu Jauregia
Zurriola 1. -20002- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Maiatzaren 26tik 30era bitartean, igandetik ostegunera, Kimikako Biurteko 37. Bilera egingo da Donostian, Kursaal kongresu jauregian. Bi urtean behin egiten den nazioarteko topaketa hau RSEQ-Kimikako Espainiako Errege Elkarteak antolatzen du, eta aurten Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean (UPV/EHU) antolatu du. Ekitaldia Kimika Puru eta Aplikatuko Nazioarteko Elkartearen (IUPAC-International Union of Pure and Applied Chemistry) lehenengo mendeurrenean egingo da, aurten beteko baita.
Batzarrean, mundu osoko milatik gora partaidek berriki egin dituzten ikerketak partekatuko dituzte, arlo hauetakoak, besteak beste: material molekular eta polimeriko berriak, prozesu biologikoen modulazio kimikoa, molekula berrien sintesia eta modelizazio konputazionala.
Edizio honetan, osoko bilkuran sei hizlari arituko dira –horien artean, Frances H. Arnold 2018ko Kimikako Nobel sariduna nabarmentzen da—, eta batzarrak iraungo duen 5 egunetan egingo diren saio paraleloetan lehen mailako 80tik gora hizlari gonbidatu; azken horiek askotariko gaiak landuko dituzte 22 sinposioetan. Gainera, ikertzaile gazteenek protagonismo handia izango dute. Beren lan adierazgarrienak aurkeztuko dituzte, 350 bat hitzaldi labur eta 450 posterren bidez, eta itzal handiko ikertzaileekin elkarrekintzan aritzeko aukera izango dute.
Antolaketa batzordeko presidente eta UPV/EHUko Kimika Fakultateko irakasle Claudio Palomok nabarmendu duenez, “topaketa honetan, etorkizuneko garapen aplikatuak bultzatzeko oinarrizko ikerketa eta askotariko lan arloen arteko elkarrekintza garrantzitsuak direla nabarmenduko da eta, era berean, UPV/EHUko bertako eta gure inguruko beste ikergune batzuetako lantaldeen ikerketa lana aitortuko da. Azken horiek batzar honetan parte hartze handia izango dute”.