Eduki publikatzailea

Wall Drawing 2022.Ankara: Bideoaren azalpena

Bideoak, sekuentzialki aurkeztutako argazkien bidez, Wall Drawing 2022.Ankara. izeneko elkarlaneko STEAM instalazio artistikoaren eraikuntza aurkezten du.

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako 1. solairuko ipar-mendebaldeko eskaileran metalezko panel baten gainean egindako obra da. Lana hiru koloreko pinturaz egina dago eta poligono sinpleekin egindako zaldi baten hiru dimentsioko irudi geometriko bat irudikatzen du.

Bideoan, jarduketaren aurreko panela erakusten da, eta egindako diseinuari jarraiki poligonoak margotzen dituzten borondatezko parte-hartzaileek (ikasleek, irakasleek, administrazioko eta zerbitzuetako langileek) pixkanaka obra eraikitzen dutela.

Hondoko musikak jarraipena ematen dio obraren lanketari, azken emaitza hainbat ikuspegitatik erakusten duen obraren amaierara iritsi arte.