errektore_hauteskundeak_boto_elektronikoa_3 Preguntas frecuentes sobre el Sistema de Voto

3. Boto-sistemari buruzko ohiko galderak

<STRONG>Boto-sistemarako sarrerari buruzkoak</STRONG>

1. Ezin naiz sartu bozkatzeko atarian.

Ziurtatu idatzitako esteka zuzena dela (https://pnyx.scytl.com/upv-ehu) eta zure nabigatzailea eta sistema eragilea bateragarrien artean daudela. Horrez gainera, beharrezkoa da Java 1.6 edo 1.7 eta JavaScript instalatuta eta gaituta edukitzea. Xehetasun gehiago, 1. atalean.

2. Nola lor dezaket bozkatzeko PIN bat?

Bozkatzeko, aldez aurretik eskatu beharko duzu zure PIN kodea. Horretarako, bozkatzeko atarirako PIN kodea eskuratzeko sisteman sartu beharko duzu.

3. Boto-sistemak Erabiltzailea edo PIN kodea okerra dela esaten dit.

Erabiltzailea edo PIN kodea gaizki idazten ari zarela esan nahi du. Sistemak ez ditu letra larriak eta xeheak identifikatzen, beraz, nahi bezala erabil ditzakezu.
Gogoan izan beste PIN bat eskatzen duzun bakoitzean azken horrek bakarrik balio duela. Erabiltzen ari zaren kodea ez bada eskatu zenuen azkena, sistemak ez dizu sartzen utziko.

4. Erabiltzailea eta PIN kodea sartzean, boto-sistemak hau esaten dit: "Emandako ziurtagiriek ez dute ziurtapen-bide bat osatzen". Zer egin dezaket?

Erabiltzailea eta PIN kodea zuzen idaztean, sistemak ziurtagiri digital bat eman dizu. Mezu horrek esan nahi du emandako ziurtagiriak itxuraz ez duela balio, eta baliteke zure ordenagailuaren data oker egoteagatik izatea. Mesedez, egiaztatu ordenagailuaren data. Okerra izanez gero, mesedez, aldatu data, eta saiatu sistemara berriz sartzen.

5. Boto-sistemak sartutako esteka okerra dela esaten dit. Zer egin behar dut?

Ziurtatu erabiltzen ari zaren lotura UPV/EHUk emandakoa dela. Ziurtatu ostean ere funtzionatzen ez badu, sartu eskuz URL helbidea, eta saiatu berriz sartzen.

6. Boto-sistemak esaten dit bozketa ez dagoela irekita.

Gogoan izan azaroaren 19ko 10:00etatik azaroaren 28ko 23:59ra arte eman ahalko duzula botoa (Espainiako ordutegia). Ordutegia boto-sistema hartuko duten ordenagailu zentraletatik kontrolatuko da, eta baliteke zure ordenagailuaren ordutegia ez bat etortzea haienarekin.

7. Boto-sistemak esaten dit orrialdea edo sistema ez dagoela erabilgarri.

Baliteke uneren batean sistema erabiltzeko aukerarik ez izatea. Barkatu eragozpenak. Plataformaren mantentze-lanak ahal bezain bizkorren egiten saiatuko gara. Sistema ez badago erabilgarri, saiatu geroago sartzen, eta, arazoak bere horretan jarraitzen badu, jarri
harremanetan Laguntza Telefonikoko Zentroarekin.

<STRONG>Bozketa-prozesuari buruzkoak</STRONG>

8. "Botoa aldatu" edo "Botoa berretsi" sakatzean, sistemak hasierako orrira bidali nau.

Saioa iraungi egin delako gertatu da hori (denbora gehiegi igaro da sisteman zeure burua identifikatu duzunetik prozesua amaitu duzun arte). Itxi nabigatzailea, eta hasi berriro.

9. Behin bozkatuta, alda dezaket botoa?

Bai. Hautesleak nahi adina boto eman ahalko ditu bozketak iraun bitartean, eta sistemak erabiltzaileak emandako azken botoa hartuko du baliozkotzat, eta hura zenbatuko du. Sistemak botoa jaso izanaren agiria pantailan erakustean eman ahal izango du igorritzat
botoa boto-emaileak.

<STRONG>Bozketa-agiriari buruzkoak</STRONG>

10. Zertarako balio du bozketa-agiriak?

Boto-emaileak bere botoa zenbatu dutela egiaztatu ahal izateko hautaketa amaitzean. Neurri horrek botoa behar bezala prozesatu dela ziurtatzeko aukera eskaintzen dio boto-emaileari.

11. Zertarako balio du kontrol-kodeak?

Agiria balioduna dela egiaztatzen duen sinadura digitala da. Beharrezkoa da erabiltzaileak kontrol-kodea gordetzea (agiriaren kodeaz gain).

12. Nola egiazta dezaket nire bozketa-agiria?

www.ehu.eus webgunean sartu, eta zerrenda batean bilatu behar duzu.

13. Ez daukat inprimagailurik. Gorde dezaket agiria fitxategi batean?

Zoritxarrez, hori ezin da zuzenean egin, baina bai PC-en teklatu gehienetan ohikoa den "Pantaila inprimatu" botoiaren bidez (teklatuaren eskuinean egoten da, goiko aldean, "Impr Pant", "Print Screen" edo antzeko beste akronimo batekin). Botoi hori sakatuta, sistema eragileak gorde egingo du pantailako irudia denbora batez, eta dokumentu batean itsatsi besterik ez duzu egin beharko. Windowsen, Word, WordPad edo Paint tresnekin egin daiteke hori, eta CTRL + V teklak sakatuta.

Beste aukera bat PDF dokumentu bat izango balitz bezala inprimatzea da, beharrezko softwarea izanez gero, noski.

14. Inprima dezaket agiria saioa itxi ostean?

Ez. Behin aterata, ezingo duzu inolako agiririk inprimatu. Segurtasun-arrazoiak direla eta, sistemak ez ditu gordetzen.

15. Ez dut nire bozketa-agiria aurkitu agirien zerrendan. Zer egin dezaket?

Hasteko, jakin ezazu agiriak bozketa amaitu eta egun batzuk geroago egongo direla ikusgai, ez botoa eman orduko. Zerrenda argitaratuta badago, bilatu agiriaren lehen karaktereak bakarrik, eta gero egiaztatu gainerakoak. Horrela ere aurkitzen ez baduzu, jarri harremanetan UPV/EHUrekin, egoera jakinarazteko eta egiaztapen xehatuagoa egiteko.

<STRONG>Boto elektronikoari buruzkoak</STRONG>

16. Zer da boto elektronikoa?

Boto elektronikoa bitarteko elektronikoen bidez emandako botoa da, eta aurrez aurreko paperezko botoaren eta posta bidezko botoaren ordez erabiltzen da.

17. Zer boto elektroniko mota daude?

Bi boto elektroniko mota daude:

  1. Urrutiko boto elektronikoa: Interneterako konexioa duen edozein gailutatik emandako botoa (ordenagailua, telefonoa, mugikorra, PDA, etab.).
  2. Aurrez aurreko boto elektronikoa: hauteslekuetan jarritako terminal elektronikoetatik (kioskoak) emandako botoa.

18. Zer abantaila nagusi ditu boto elektronikoak?

  • Boto-zenbaketa bizkor eta zehaztasunez egiten da.
  • Itsuek eta ezinduek erraztasun handiagoa dute.
  • Boto-txartelak diseinatzeko eta aldatzeko malgutasuna eskaintzen du.
  • Bozketa-prozesuko nahi gabeko hutsegiteak prebenitzen ditu.
  • Erabilerraza da boto-emaileentzat.
  • Zenbait hizkuntzatako euskarria dauka.
  • Internet bidezko botoaren kasuan, mugikortasuna eta erosotasuna eskaintzen dizkie boto-emaileei (eta horrek partaidetza-tasa handiagoak ekartzen ditu oro har).

19. Non erabiltzen da gaur egun boto elektronikoa?

Dagoeneko, mundu osoko gobernu askok erabiltzen dute boto elektronikoa, modu erabat loteslean, hauteskunde-prozesuetan (Espainia, Suitza, Finlandia, Brasil, Ameriketako Estatu Batuak, Australia, India, Erresuma Batua, Filipinak, Argentina, Arabiar Emirerriak, etab.).
Horrez gainera, sektore pribatuko erakunde askok erabiltzen dute barneko hauteskundeprozesuetan (hauteskunde sindikalak, akziodunen batzar orokorrak, profesionalen elkarteak, unibertsitateak, etab.).

20. . Boto elektronikoa segurua da?

Boto elektronikoa paperezko boto tradizionala bezain segurua edo hura baino seguruagoa izan daiteke, baldin eta segurtasun-neurri egokiak ezartzen badira. Suebakiak, SSL komunikazioa eta ohiko beste segurtasun-neurri batzuk ezinbestekoak dira, baina ez nahikoak, boto elektronikoaren berariazko segurtasun-baldintzak bermatzeko. Ohiko segurtasun-neurri horiez gain, berariazko segurtasun-geruza bat inplementatu behar da, boto elektronikoak dakartzan arrisku espezifikoei aurre egiteko eta edozein hautaketatanezinbestekoak diren baldintzak bermatzeko (boto-emailearen pribatutasuna, botoaren zuzentasuna eta boto-emaileek botoa behar bezala tratatuko dela egiaztatzeko aukera, besteak beste). Scytl-ek segurtasun-geruza espezializatu hori eskaintzen du, hain justu.

<STRONG>Sistemaren segurtasunari buruzkoak</STRONG>

21. Nola egiazta dezaket boto-aplikazioaren sinadura digitala?

Bozkatzeko orrialdean sartzean, web-orriaren ziurtagiria ontzat ematen duen adierazita agertuko da leiho batean. Leiho horrek ziurtagiria konfiantzazko erakunde batek  egiaztatu duen edo ez egiaztatzen du. Nahi izanez gero, xehetasun gehiago aurkituko dituzu, "Informazio gehiago" hautatuta.

22. Nola egiazta dezaket bozkatzeko benetako atarira sartzen ari naizela (ez dagoela phishing-ik)?

Bozkatzeko atarira sartzean, HTTPS lotura bat erabiltzen da, eta, ondorioz, zerbitzariak bere burua egiaztatuko du nabigatzailearen aurrean, ziurtagiri digital baten bidez. Dena zuzena bada, ez duzu akats-jakinarazpenik jasoko bozkatzeko atarira sartzean, eta nabigatzaileak giltzarrapo itxi bat edo antzeko ikono bat erakutsiko du hori adierazteko. Aitzitik, nabigatzailean kontuz ibiltzeko dioen leiho bat ageri bada bertako ziurtagiri digitala konexioaren helbidearekin bat ez datorrela adieraziz (edo antzeko mezuren bat), baliteke atari faltsu bat izatea. Hala izanez gero, mesedez, jarri euskarri-taldearekin harremanetan,
eta jakinarazi arazoa.

23. Nola ematen dio Scytl-ek segurtasuna "muturretik muturrera" bozketa-prozesu bati?

Scytl-en soluzioak muturretik muturrerako (end-to-end) segurtasuna eskaintzen du (botoemaile indibidualetatik hauteskunde-mahaietara), eta sistema-administratzaileek barneerasoak egitea ekiditen du. Igorri aurretik, boto-emaileek kodetu eta digitalki sinatzen dute botoa beren gailuetan (ordenagailuak). Botoak deskodetzeko gakoa zatituta dago, eta zati horiek hauteskunde-mahaiko kideen artean banatzen dira, bozketa hasi aurretik. Prozesua amaitzean, hauteskunde-mahaiko kideen gutxieneko kopuru batek (aldez aurretik zehaztua) elkartu egin behar du, gako pribatua berregiteko eta botoak deskodetzeko.

24. Scytl-en soluzioa erabilita, bozketaren kontrola sistema-administratzaileen esku dago?

Scytl-ek Internet bidez bozkatzeko eskainitako soluzioak hauteskunde-mahaiaren esku bakarrik uzten du hauteskunde-prozesuaren kontrola, paperezko formula tradizionaletan gertatzen den moduan. Hauteskunde- mahaiko kideek bakarrik berregin dezakete botoak deskodetzeko eta zenbatzeko behar den kode pribatua. Sistema-administratzaileek edo sisteman pribilegioak dituen beste edozeinek ezin dute gako pribatua ezagutu, eta, hortaz, ez daukate botoak ikusteko edo aldatzeko aukerarik.

25. Nola bermatzen du Scytl-ek boto-emaileen pribatutasuna?

Igorri aurretik, botoak kodetu egiten dira boto-emaileen bozketa-gailuetan. Hauteskundemahaiak bakarrik (kideen lankidetzaren bidez) berregin dezake gako pribatua eta deskodetu ditzake botoak. Prozesu hori zerbitzari isolatu fisikoki seguru batean egiten da, Mixing teknika bat aplikatuta; teknika horrek boto-emaileen identitatearen eta boto deskodetuen arteko korrelazioa apurtzen du, segurtasuna bermatzeko.

26. Nola babesten du Scytl-ek botoen zuzentasuna?

Bozketa-zerbitzarietan pilatutako botoak kriptografikoki babestuta daude (kodetuta eta digitalki sinatuta) uneoro, eta, hortaz, ezin ditu inork manipulatu, ezta sarrera  pribilegiatua duten sistema-administratzaileek ere.

27. Nola ekiditen ditu Scytl-ek boto faltsuak?

Behin kodetuta, boto-emaileek digitalki sinatzen dituzte botoak. Boto-emaileek boto kodetuak digitalki sinatzeko erabilitako ziurtagiri digitalak aurretik existitzen direnak izan daitezke, edo hautaketa zehatz horretarako ad hoc sortutakoak. Botoak deskodetu aurretik, hauteskundemahaiak ziurtatu egiten du boto-emaileen sinadura digitalak balioetsitako boto-emaileenak direla. Balioetsi gabeko sinadura digitala duten botoak bereizi egiten dira, gero auditoretza batean aztertzeko.

28. Egiazta dezakete boto-emaileek beren botoak amaierako zenbaketan kontuan hartu dituztela?

Boto-emaileek bozketa-agiri bat inprima dezakete, identifikatzaile bakarra duena. Kode alfanumeriko bat da, modu aleatorioan sortua boto-emaileak bozkatzeko erabilitako gailuan, eta, hortaz, boto-emaileak bakarrik ezagutzen du. Identifikatzaile hori botoarekin batera kodetzen da gutun-azal digital batean, botoa igorri baino lehen. Hauteskunde-mahaiak bakarrik ireki dezake gutun-azal digitala (gako pribatua berregin ostean), botoa eta identifikatzailea eskuratzeko. Bozketa amaitzean, hauteskunde-mahaiak argitaratu egingo du berreskuratutako identifikatzaileen zerrenda, eta boto-emaileek bertan egiaztatu ahalko dute beren botoak hauteskunde-mahaira iritsi direla eta zenbatu dituztela.

29. Scytl-en bozketa-agiriak hertsadura edo botoen salmenta errazten du?

Scytl-en bozketa-agiria kode alfanumeriko bat da, eta ez ditu erakusten boto-emaileak hautatutako aukerak; hortaz, ez ditu ahalbidetzen ez botoen salmenta, ez boto-emaileen hertsadura.

30. Scytl-en soluzioaren auditoretza egin daiteke?

Scytl-en ustez, gardentasuna segurtasunaren berezko alderdi bat da. Hori dela eta, Scytl-ek bere soluzioaren iturburu-kodera sartzeko aukera eskaintzen die  hauteskundeetako agintariei eta haiek izendatutako hirugarrenei. Iturburu-kodearen auditoretza egin ostean, hauteskundeetako agintariek digitalki sina dezakete,  aztertutako soluzioa hautaketaprozesuan inplementatuko den berdina dela bermatzeko.

31. Hauteskundeetako agintariek egin dezakete emaitzen auditoretza?

Scytl-en soluzioak erregistroak sortzen ditu hautaketa- prozesuan gauzatutako ekintza bakoitzerako. Erregistro horiek kriptografikoki estekatuta daude (erregistro berri bat sortzen den bakoitzean), edozein manipulazio ekiditeko. Erregistro aldaezin horiei esker, bozketaren
emaitzen auditoretza zehatza egin dezakete hauteskundeetako agintariek (eta hirugarrenek), prozesua amaitzean.