PRESENTACION

Aurkezpena

Irudia

Enpresa Institutua - Enpresari Aplikaturiko Ekonomiaren Institutua UPV/EHUren berezko Unibertsitate Institutua da, Ministeritza-Aginduz sortua 1964ko azaroaren 12an. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekonomia eta Enpresa Fakultatean dauka egoitza, Bilbon.

Enpresa Institutua - Enpresari Aplikaturiko Ekonomiaren Institutuak enpresa zuzendaritzaren inguruko ikasketei lotuak dauden sail desberdinetako doktore diren unibertsitate irakasleak biltzen ditu, enpresa dinamikara Enpresaren Ekonomiako alorrean garatutako aurrerapen zientifikoak hurbiltzea helburu izanik, eta baita unibertsitate eta empresa munduen arteko hurbilketa erreala ahalbidetzea ere.

Ikerketa zientifiko eta teknikoaz arduratzen da funtsean; graduondoko eta ikasketa espezializatuetako ikastaroen antolaketaz eta irakaskuntzaz, eta enpresa eta instituzioei, Aplikaturiko Ekonomiaren arloko gaietan (Enpresen Antolakuntza, Kudeaketa eta Zuzendaritza, Finantza Ekonomia, Merkatuen Ikerketa eta Komertzializazioa, etab.) aholkularitza teknikoa eskaintzeaz ere bai.

Harremanetarako

Irudia

Enpresa Institutua - Enpresari Aplikaturiko Ekonomiaren Institutua
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Lehendakari Aguirre Etorb., 83 (Bilbo)
Telefonoak: +34 94 601 3708 / 94 601 3709
Posta elektronikoa: mariacristina.aristegui@ehu.eus

Kokapen-mapa