Breadcrumb

Asset Publisher

Kimika Fakultatearen diplomak emateko ekitaldia

First publication date: 04/11/2014

Ostirala, azaroaren 7ean, 18.30etan UPV/EHUren Ignacio Maria Barriola Zentroko ekitaldi-aretoan, Donostian, UPV/EHUren Kimika Fakultateko Kimikan lizentziatu eta graduatu diren 2013-2014 ikasturteko 55 ikasleei diplomak emateko ekitaldia egingo da.

Ana Arrieta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Iñigo Legorburu Kimika Fakultateko dekanoa ekitaldiaren buru izango dira. Jose Maria Asua irakasleak hitzaldia eskainiko du.

EGITARAUA

  • Ekitaldiaren hasiera. Gipuzkoa Campuseko errektoreordea
  • Kimika Fakultateko dekanoa
  • Jose Maria Asuaren hitzaldia
  • Diploma banaketa
  • Ekitaldiaren amaiera. Gipuzkoa Campuseko errektoreordea
  • Lunch-a