Breadcrumb

Kimika Fakultateko 50. Urteurrenaren Kartel eta Leloaren Lehiaketa

Kimika Fakultateko 50. Urteurrenaren Kartel eta Leloaren Lehiaketa

2025 urtean zehar gure Fakultatearen 50. urteurrena ospatuko dugu. Ospakizunean egingo diren jarduera guztien berri emateko, ezinbestekoa da LELO eta KARTEL bat izatea. Fakultateko Komunikazio Batzordeak Kartel/Lelo LEHIAKETA bat antolatu du 50. urteurrenerako, eta Fakultateko kide guztiak (ikasle, IRI eta TEKAZEL) parte hartzera animatzen zaituztegu.

Irabazleen leloa eta kartela maiatzaren 24an ospatuko dugun KFEguna 2024an aurkeztuko dira. Egun horretan bertan egileei SARIAK banatuko zaizkie.

Hurrengo dokumentuan deskargatu ditzakezue lehiaketaren oinarriak:

Fakultatearen 50. Urteurrenaren erabili behar diren logotipo ofizialak: