Breadcrumb

Edukia

Automatrikula prozesua, 2017/2018 ikasturtea

Lehenengo argitaratze data: 2017/06/02

  • Automatrikula egiteko epea uztailaren 19tik 21era bitartekoa izango da, biak barne.
  • Uztailaren 15etik aurrera, ikasle bakoitzak begiratu beharko du GAUR programaren bidez (www.ehu.eus/gaur) zein egun eta ordu egokitu zaizkion.
  • Automatrikula Internetez egin behar da (Explorer edo Mozilla Firefox), GAUR programa erabiliz.
  • Leioako Erizaintza Eskolak ez du jarriko gela bat, unibertsitateko langileek atenditua, automatrikula egiten laguntzeko.  Hala ere, ordenagailu gela zabalik egongo da etxean Internetik ez daukatenentzat.
  • Ospitale, Osasun-Gizarte Zentroak eta osasun zentroetako plazak automatrikula prozesuan esleituko dira.
  • Practicum I-II-III-IV eta V irakasgaiak hautatzean, leiho bat zabalduko da, une bakoitzean libre dauden ospitale, geriatriko eta osasun zentroetako plazekin.
  • Practicum guztietarako A eta B taldeak egongo dira, praktika klinikoa batak bestearen ostean egingo dutenak.  Nahitaezkoa da talde bereko praktikak aukeratzea (A edo B).
  • Bi taldeetako praktikak aukeratzen dituzten ikasleek (bata Akoa eta bestea), galdu egingo dute zentroa hautatzeko aukera.  Hori gertatuz gero, ikasle horiei idazkaritzak esleituko dizkie praktiketarako plazak, matrikula prozesua behin amaituta.